Bizkargi eguna domekan

Bizkargi mendi historikoa da, gure historiaren pasarte asko bertan gertatu baitira. Zornotza, Larrabetzu eta Morga batzen dituen mendi tontor horretan eusko gudariek tropa frankistei aurre egin zieten 1937. urtean. Fusil-hotsak, bonbardaketak, heriotza eta sufrimendua izan ziren orduan. Frankismo garaian, berriz, askatasuna aldarrikatzeko ikur bilakatu zen Bizkargi, hildako eusko gudariak oroituz, debekatuta zegoen ikurrina ahalik eta goren jarrita, festa giroan murgilduta.
Gaur egun, oroimena, justizia eta egia aldarrikatzeko topagune bilakatu da Bizkargi Eguna. Frankismo aurretik nahiz Frankismo ostetik gertatu dena gogoratzeko, bizia galdu zuten eusko gudariak gogoratzeko, justizia eta egia aldarrikatzeko. Berriro ere sufrimendua ez errepikatzeko.
Azken hamarkadetan erakunde eta talde ezberdinak (Zornotzako Udabarri Dantza Taldeak, AEK-k, Amnistiaren Aldeko Batzordeak…) arduratu dira Bizkargi Eguna antolatzeaz, testuinguru politiko-sozial berriei egokituta. Orain Bizkargi Gogoratuz Elkarteak hartu du Bizkargi Eguna bizirik mantentzeko lekukoa, betiere helburu nagusiari eutsita: eusko gudarien oroimena eta memoria historikoaren, egiaren eta justiziaren aldarrikapena.
Urtero legez, aldarrikapena eta jai-giroa uztartuta izango dira.

Hona hemen Bizkargi Eguneko egitaraua:
MAIATZAK 8 IGANDEA – BIZKARGI MENDIAN
11:00etan trikitilariak
12:30etan Hasierako ekitaldia: txalapartariak, zanpantzarrak…
13:00etan Komitibaren desfilea
Jarraian Erromeria, «Aker Beltz»
13:15etan Bertso saioa:» Txiplas», Onintza Enbeita, Etxahun Lekue eta Beñat Romero

Egun osoan: edaria, bokatak, musika eta giro ona.
Arratsaldean Larrabetzuk hartuko du aldarrikapenaren eta festa giroaren lekukoa.

BIZKARGI GOGORATUZ ELKARTEA

+ Leer más

Amorebieta-Etxano refuerza la seguridad en los pasos de peatones con nueva señalización

11/06/2025

Con el objetivo de mejorar la seguridad de las y los peatones y aumentar la visibilidad en los pasos de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su apuesta por la juventud con ZUOK y nuevas medidas para fomentar el empleo juvenil

11/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sigue avanzando en su apuesta por la juventud a través de ZUOK, un programa participativo que

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano instala nuevas papeleras de reciclaje para impulsar el cuidado del entorno y la separación de residuos

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado un paso adelante en su compromiso con el medioambiente y la sostenibilidad, con la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas