Bizkargiko Eguna 2025: Memoria, Musika eta Herri Giroa Santikurtzetan

Aurtengo Santikurtzak izaera berezia izango du Bizkargiko Egunean, Francoren heriotzaren 50. urteurrena gogoan hartuta. Maiatzaren 3an eta 4an ospatuko diren ekitaldiek memoria historikoa, kultura eta herri giroa uztartuko dituzte Bizkargin.

Maiatzaren 3an Santikurtz Eguna ospatuko da, ohiko lagunarteko giroan. Hurrengo egunean, maiatzaren 4an, Bizkargiko Eguna izango da, “Santikurtz errepetizino eguna” izenez ezaguna, eta jarduera ugariz beteta egongo da.

Ekintzak goizeko 11:00etan hasiko dira Soinutxikie taldearen triki-kantu-dantzekin. 11:30ean ekitaldi nagusia eta argazki erraldoia egingo dira. 12:00etan, eguneko gune nagusia izango da: oroimen ekitaldia, Francoren heriotzaren 50. urteurrena gogoan hartuta. Bertan entzungo dira Gernikako Astrako sirena-hotsa, adarra eta txalaparta, eta hitza hartuko dute: Tasio Erkizia, Eneko Larruzea, eta gazteen ordezkari bat. Halaber, parte hartuko dute Bizkargiko Dantza Taldeak, Etxanoko Nagusiaren ongietorria eta esker oneko hitzak, eta azkenik txupinazoaren jaurtiketa.

Ekitaldiaren ostean, 12:45ean, bertsolariek hartuko dute agertokia: Etxahun Lekue, Onintza Enbeita eta Txiplas. 13:00etan, berriz, Porrurik Bez elektro-txaranga izango da erromeria alaia girotzen.

Egun osoan zehar txosna ederra egongo da, parte-hartzaileek indarrak berreskuratu eta jai giroan gozatzen jarrai dezaten.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only