CORAL ZORNOZA, EZINA EKINEZ EGINA

Sociedad Artístico Cultural Zornoza-ren jarduera ospetsuena, zalantzarik gabe, «Zornoza Abesbatza» da. Ia 70 urteko ibilbide luzea. Hala ere, «Zornoza abesbatza» ez da gure gizartearen kultur eta ohitura-aldaketetatik kanpo geratzen, eta urtetik urtera gero eta kide gutxiago ditu. Horregaitik, sare sozialen bidez ahots grabeak bilatzeko kanpaina bat jarri dute martxan, «Olympus Choir Project» abesbatzentzako marketin digitaleko proiektuaren laguntzarekin.

1954ko urtarrilaren 12an, artearen eta kulturaren alorretik gertu zeuden pertsona batzuek Sociedad Artístico Cultural Zornoza “SACZ” elkartea sortu zuten.

Harrezkero, gure herrian Elkartearen presentzia hainbat adierazpenen bidez ikusi ahal izan da: dantza, koru-musika, pintura-lehiaketak, hitzaldiak, zinema, memoria historikoa, argitalpenak, idazlan-lehiaketa… eta kultur jarduerak egiteko gune bat behar duen ororentzat lokal batzuk.

Baina jarduera horien guztien artean «Zornoza Abesbatza» da Elkartean arrastoa utzi duena. Izan ere, Amorebietan Elkartea «La Coral» izenarekin ezagutzen da.

Ia 70 urteko historian, «Zornoza Abesbatzak» bere egitura, une desberdinetara egokituz, aldatu du: ochotea, ahots mistoen koru eta ahots grabeen koru.

Ahots grabeen koru bezala “Zornoza Abesbatzak” 60 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta era askotariko presentzia izan du gure herriko bizitzan eta Bizkaiko musika koralean.

Badira, presentzia horren erakusgarri, grabatutako bi diskoak, «La Coral» ko bakarlariek Santa Ageda bezalako ekitaldi herrikoietan egindako emanaldi gogoangarriak, Eguberrietako gabon kanten erronda, Begoñako Aste Koralean beti egotea espero izatea, Frantziara eta Alemaniara egindako irteerak…

Baina denbora aurrera doa, ohiturak aldatu egiten dira eta korua osatzen duten ahotsen kopurua murriztuz joan da.

Kantatzea gustatzen zaizu? Erantzuna baiezkoa bada, zure tokia «Zornoza Abesbatza»-n dago.

«Zornoza Abesbatza”-n parte hartzeko ez da beharrezkoa musika-ikasketak izatea, aurretik beste abesbatza-talde bateko kide izatea….. Nahikoa da kantuz ikasteko eta gozatzeko gogoz eta jarrerarekin. Izan ere, «Zornoza Abesbatza», abesbatza izateaz gain, lagun talde bat da, leloari, melodiari… aurre egin ezin dion koralistari laguntzeko prest dagoena.

Eta hori guztia musikaren profesional dan zuzendari batek ematen duen seriotasuna eta profesionaltasuna alde batera utzi gabe.

Ez izan zalantzarik, jar zaitez gurekin harremanetan 616 474 994 telefonora deituta edo Whatsapp bat bidalita, edo inolako konpromisorik gabe gure entseguak ikustera etorri zaitez. Astelehenetan, 20: 45etik 22: 00etara, SACZren egoitzan aurkituko gaituzu (Harrison eraikina 6, behea, hotelaren atzealdetik sartzen).

Zure zain gaude.

http://olympuschoirproject.com/coral-zornoza

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas