Egun dagoen COVID-19 egoeraren inguruan gure herriko ikastetxe eta zentruetako testigantzak batu ditugu. Zornotzako irakasleek eman digute euren testigantza, hain zuzen ere. Egun bizitzen ari garen izurri honek nolako aldaketak ekarri dituen, zelan ari diren klaseak ematen, lanak bialtzen eta batzen, ikasteko metodoa aldatu duten ala ez….
Andramari Zornotzako Ikastolaren helburu nagusia beti izan da ikasleen eta familien bidelagun izatea. Horregatik, garai berezi honetan ahalegin berezia egin du hezkuntza-komunitate osoarekiko harremana mantentzeko, ikasleen eta familien beharretara adi egoteko eta ikasleen ikasketa-prozesuari eusteko. Hezkuntza psikologoaren gomendioez gain, baliabide teknologikoak ere jarri zaizkie eskura familiei (ordenagailuak, interneterako konexioa eta material digitala), eta irakasleek egoerari aurre egiteko prestakuntza berezia jaso dute. Ikasleek, adinaren arabera, irakasleek grabatutako bideoak edo zuzeneko on-line saioak jasotzen dituzte eta, zer eginbehar duten jakiteko, gurasoei bidalitako plangintza eta beraien agenda digital kolektiboa dituzte eskura.
Bestalde, egun berezi hauetan mugitzeak daukan garrantzia azpimarratu nahian, Gorputz Hezkuntzako saioetan Ezetz egin! erronka antolatu dute: ikasleek bideoak grabatzen dituzte gelakideek egiteko ariketak proposatuz. Ikasleen parte hartzea oso ona izan da eta motibatuta aritu dira. Oporraldia ahalik eta eramangarriena egin asmoz, etapa bakoitzerako siteak (webguneak) sortu dituzte, horietako bakoitzean orotariko eskaintza jasota.
El Carmelo Ikastetxean ere egoerari aurre egiteko neurri desberdinak hartu ditugu. Haurreskola, HH eta LHko lehen zikloetan plataforma ezberdinak erabiltzen gaude, etaparen arabera. Familien egoerak ezagutzen saiatu gara, eta eurekin harremanetan gaude plataforma digitalen bitartez, lan proposamen ezberdinak luzatuz. LH5 eta 6, DBH eta Batxilergoan, Ipadarekin lan egiteko ohitura daukagunez, aldaketa nolabait errezagoa izan da. Ikasgai gehienetan liburu edo material digitala erabiltzeak asko erraztu digu eguneroko lana. Hala ere, zailtasunak ere aurkitu ditugu ikasleekin hartuemonetan jarraitzeko. Alde batetik, familiekin kontaktuan egoteko, Educamos plataforma erabiltzen ari gara. Ikasleekin, bestalde, Classroom, Skype eta e-maila bera dira gehien erabiltzen ari garen tresnak. Orokorrean, ikusten ari gara ikasleak inoiz baino gehiago ari direla lanean. Batxilergora begira, denoi gehien kezkatzen gaituen gaia selektibitateko froga da, noski. Hori dela eta, ikasleekin batera ahal den neurrian lan egiten ari gara edukiak lantzeko. Espero dugu froga aurretik saio presentzialak edukitzeko aukera izatea gaien birpasoa egin ahal izateko.
Hiru aste etxean daroaguz gure ikasleekin online lan egiten, eta nahiz eta aspalditik ingurune digital batean ihardun, biziten ari gagozanan salbuespenezko egoera batek bakarrik proba leike gaitasun hori. Egunez egun harritu baino ez naz egiten daukaguzan baliabideetara egokitzeko mailaz (irakasleak zein ikasleak) eta baliabide horreen potentzialaz.
Egia esan, egoera honek, egun batetik bestera, gure egunerokotasunetik atara eta danontzat barria eta ahalegin handiagoa eskatzen dauan beste egoera batean sartu gaitu: materia prestatzea, MEET bidezko bideokonferentziak ikasleekin egitea, lanak zuzentzea, ikasleen jarraipena… Holan ikasleen burujabetasuna eta antolatzeko gaitasuna ere bultzatu doguz.
Lan egiten dogun ingurune birtualak, Classroomen-ek, lana asko erreztu digu. Klaseko ordutegia jarraitzen dogu, eta orduro ikasleek egin beharrekoa hartzen dabe.
Curriculumeko gaietaz aparte, gure ikasleengandik hurrean egon gura dogu, edozein zalantza edo arazotarako, hor gagozala erakutsiz; beraz, eguneroko mezutxoak ez dira falta izaten (bai talde mailan, bai banaka). Ikasleen erantzuna oso ona izan da.
Ibilbide pertsonalago honetan, animozko bideoak partekatu doguz: erronkak jarriz eta etxean euskeraren erabilera bultzatuz…Gainera egunero lehenengo orduan, bideo bat igoten dogu, hausnarketatxo bat egiteko modukoa. Izan ere, argi dago gero eta mundu teknologikoagoan bizi garen arren eta konpetentzia digitalak zeregin garrantzitsua daukaten arren, lehentasuna beti bihotzetik pertsonak prestatuz, lan egitea dala.
Faltan botatzen zaituegu!!!
Egun batetik bestera gainera etorri zaigun egoera berri honen aurrean ahalik eta erantzunik azkarrena ematera behartuak ikusi gara, eta zelan ez, ahalik eta modurik eranginkorrenean.
Gure ikasle guztiengana heltzea da gure helburua. Egoera honetan, alderdi curricularrari eta metodologikoari erantzuteari bezain garrantzia handia ematen diogu alderdi emozionalaren kudeaketari. Ikasle eta familien errealitate desberdinak kontuan ditugu eta horietara moldatzen dugu gure erantzuna.
Familiekin kontaktu zuzena eta jarraia mantentzen ari gara, bai e-mailez eta bai telefonoz: etxerako lanak bidaltzeko, laguntza emateko eta zalantzak argitzeko, baliabide desberdinen berri emateko, zelan dauden galdetzeko…
Faltan botatzen ditugu ikasleak eta ikasgela beteak, zaratak eta barreak… Ea laister bueltatzeko aukera dugun!
Lauaxeta Ikastolan, COVID 19ak ekarri duen moldaketa beharrari modu arrakastatsu baten aurre egiten ari gatzaiola esan dezakegu, ikasle, familia, irakasle eta gainotzeko langile guztion elkarlanari esker. Hasiera hasieratik, bi helburu izan ditugu jomuga: Pertsona guztien osasuna bermatzea eta kalitatezko hezkuntza zerbitzua ematen jarraitzea. Horretarako, Italian gertatzen ari zena ikusten hasi ginenean, hezkuntza prozesu ezberdinak bermatzeko antolatu ginen, itxiera momentua heldu orduko “normaltasunez” etxetik ikasten eta lanean jarraitu ahal izateko.
Uste dugu, ikasle eta irakasle guztiontzat, hasieratik kalitatezko lan errutina egoki eta jasangarri batzuekin jarraitzea garrantzitsua dela. Gauzak horrela, irakasle/tutore eta ikasle/familiaren arteko kontaktu etengabea bermatzen da bideoklaseak eginez. Uste baitugu, etxetik irten ezin garen momentu honetan, elkar ikusten jarraitzea eta gelakideak eta irakasleak bisualki agurtu ahal izatea, emozionalki zoriontsu jarraitzeko eta ikasketa prozesuaren seriotasuna bermatzeko txertorik onenak direla.
Urritxe Institutuan, guztiak bezala, egoera berri honetara egokitu behar izan gara, baina beti ere garrantzitsuena ahaztu barik, gure ikasleak eta familiak.
Betiko komunikazio bideak indartzeaz gain, guraso guztientzat ikusgai dagoen eguneroko plangintza eratu dugu. Era honetan, ikasle bakoitzak bere egunerokoa planifika dezake. Eta dudarik ez, lan karga inoiz baino handiagoa bada ere, klaseak on-line edo bideo konferentziaz ematen dira, bideo tutorialak egiten dira, eta drive, classroom, moodle eta eskura ditugun teknologia berriak erabilita ikasturteari jarraipena ematen ari gara.
No es fácil, porque no todas las familias disponen de las últimas tecnologías, por lo que el centro ha puesto a su disposición una tarjeta SIM de 17 Gb para quienes lo precisen, así como portátiles para quienes acrediten esa necesidad.
Así pues, queremos enviar un mensaje tranquilizador a todas las familias, porque les seguiremos informando a través de la web, y por Einika (nuestra plataforma), así como por e-mail para las nuevas matriculaciones. Se han suspendido las clases presenciales, pero todo el equipo de Urritxe BHI sigue trabajando desde casa para asegurar que el curso siga su cauce y nuestro alumnado esté atendido.
Urritxe institututik osasungintzako eta bestelako langileen ekarpena txalotzeaz gain, ahal dugun neurrian languntzen saiatzen ari gara; eta hori dela eta, gure 3-D inpresorekin biserak egiten aritu gara. Zuzenean ez bada ere, hortxe gaude behar duzuenerako: urritxe@urritxe.eus
Eskerrik asko irakasle, familia eta ikasle guztiei. Animo!
COVID19ak eragindako egoeraren aurrean CIFP Zornotza LHIIaren funtzionamendua. CIFP Zornotza LHIIak aspalditik erabiltzen ditu «e-learning” plataformak. Moodle izan da ikastetxeko ikasle eta irakasle gehienek erabili izan dutena orain arte baina egoera berri honetan Classroom plataforma ere sortu dugu ikasle eta irakasleek klaseekin aurrera jarrai dezaten.
Bestalde, osasun arloko langileek babes-neurriak falta zituztela adierazi zutenetik eta guk ikastetxean hiru 3D inprimagailu ditugunez, hasieran TKnikak bideratuta eta orain COVI19 taldearekin batera, egunero-egunero babes-biserak egiten ari gara. Horretan ari dira Iragarne, Iñaki eta Aritz Elektromekanika departamentuko irakasleak bakoitza bere etxetik lanean.
Lerro hauek aprobetatxu nahi ditut irakasle guztiei nire esker ona emateko eta egiten ari diren esfortsua goraipatzeko; ez delako bat ere erraza guztiontzako berria den egoera latz honetan ikasleekin harremana ez galtzea, klaseekin aurrera egitea eta zenbait momentutan «psikologo»lanak egitea ere, distantziatik antsietatea, beldurrak, kezkak, etab. kudeatzea ez bait da bat ere erraza.