Datorren astean asfaltatze lanak egingo ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko bi gunetan

  • Apirilaren 7an, 8an eta 9an, Jauregizaharreko bidegorria eta udal igerilekuetarako sarbidea asfaltatuko dira.
  • Era berean, apirilaren 9tik 11ra bitartean asfaltatze-lanak egingo dira Larrea auzoan, zehazki 2 zenbakitik 9ra bitartean.

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du apirilaren 7tik 11ra bitartean asfaltatze-lanak egingo direla udalerriko bi puntutan: Jauregizaharreko bidegorrian eta Larrea auzoan, eremu horietako bide-azpiegitura eta irisgarritasuna hobetzeko.

Jauregizaharreko asfaltatze-lanak

Jauregizahar auzoko lanak apirilaren 7an hasiko dira eta apirilaren 9ra arte luzatuko dira. Egun horietan, bidegorria eta udal igerilekuetarako sarbidea asfaltatuko dira, betiere, eguraldi txarrak eragozten ez badu.

Larrea auzoko asfaltatzea

Bestalde, Larrea auzoan, asfaltatze lanak egingo dira apirilaren 9tik (asteazkena) apirilaren 11ra (ostirala) bitarte, 2 eta 9 zenbakien artean. Egun horietan, lanek eragina izango dute eremu horretako zirkulazioan, beraz, bertako langileen jarraibideak kontuan hartzea eta jarritako seinaleak errespetatzea gomendatzen zaie gidariei.

Esku-hartze horiek beharrezkoak dira udalerriko bide-azpiegitura hobetzeko, eta, horren harira, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarren laguntza eta ulermena eskertzen du, eta barkamena eskatzen du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanoko Auzotaxi Zerbitzua 24 orduz eskainiko da urteko 365 egunetan

2025/04/30

Gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran, Amorebieta-Etxanoko Udalak Taxi Zerbitzua arautzen duen Ordenantza eta Auzotaxi Zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketa onartu ditu,

Gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2025/04/28

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du. Helburua da Amorebieta Etxanon alokairuan bakarrik edo erkarbizitza unitatean bizi diren 18

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabileran oinarritutako kontzientziazio-kanpaina abiatu du

2025/04/23

​Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen (MPI), hala nola patinete elektrikoen, erabilerari buruzko kontzientziazio-kanpaina bat jarri du martxan, herritarrei haien zirkulazioari

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only