Domekan Nazioarteko Zornotza Krosaren 64. edizioa

➢ Hitzordua igande honetan, urtarrilaren 7an, izango da, eta nazio mailako atleta hoberenek eta nazioarteko goi mailakoek hartuko dute parte.
➢ Kros honen historian zehar, atletismoaren zenbait espezialitatetan Joko Olinpikoetako edo Munduko txapeldun absolutuak izan diren 49 atleta igaro dira Jauregibarriako zelaietatik.

Amorebieta-Etxanok Nazioarteko Zornotza Krosaren 64. edizioa antolatuko du. Beste urte batez, atletismo hoberenaz beteko dira Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Jauregibarriako zelaiak. Hitzordua domeka honetan, urtarrilaren 7an, izango da.

Jardunaldiak 10 proba izango ditu. Goiztiarrenak ume-kadete, kimu, junior eta gazte mailakoak izango dira.
Horien ondoren, bigarren urtez jarraian, 1,9 kilometroko lasterketa paralinpikoa izango dugu. Geroago 4,7 kilometroko herri lasterketa egingo da, gura duten guztiek parte hartzeko zabalik egongo dena, eta ez da beharrezkoa izango federatuta egotea.

Nazioarteko proba absolutuei dagokienez, 12:30ean emakumeena hasiko da, eta 13:15ean gizonena. 8,7 kilometroko eta 10,7 kilometroko ibilbidea izango dute, hurrenez hurren. Mundu osoko hoberenetakoa den Zornotzako belar gaineko zirkuitutik, nazio eta nazioarte mailako atleta hoberenak igaro dira historian zehar. Guztira, atletismoaren zenbait espezialitatetan Joko Olinpikoetako edo Munduko txapeldun absolutuak izan diren ia berrogeita hamar atleta.

Zirkuitua erreferentea da atletismoaren munduan, eta Europako Atletismo Federazioaren egutegiaren barruan dago, eta baita Espainiako, Euskadiko eta Bizkaiko Federazioen egutegietan ere. ANOC erakundearen, Kros Antolatzaileen Nazioko Elkartearen egutegian ere badago. Probak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren beraren laguntza du. Nazioarteko probak zuzenean eskainiko ditu ETBk eta aurrez grabatuta Teledeporte kateak.

+ Leer más

Cierre de la calle San Miguel a la altura de Jauregizahar para garantizar la seguridad vial

14/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, debido al riesgo de hundimiento de la calzada por un problema en la bóveda

Llega la competición de vehículos eléctricos ‘Circuito Urbano Greenpower Bridgestone’ el 23 de marzo

12/03/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano se suma a la lista de localidades vizcaínas participantes en la quinta edición consecutiva del «Circuito

Zelaieta acoge una exposición de modelismo naval radiocontrolado hasta el 28 de marzo

12/03/2025

El modelismo naval llega a Amorebieta-Etxano con la exposición «Irrati Kontroleko Ontzigintzako Modelismoa / Modelismo Naval Radiocontrol», organizada por la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas