Egia eta justizia aldarrikatuta, Joxe Apaolaza gudaria omen dute Bizkargin

Atzo, 2019ko maiatzaren 5ean, Bizkargi mendian ehunka lagun elkartu ginen, 1936ko Gerran Euskal Herriaren alde eta faxismoaren aurka borrokatu ziren gudariak omentzeko eta gerra hartan nahiz frankismo garaian gertatutakoa gogoratzeko. Egia, justizia eta oroimena aldarrikatzeko, hain zuzen ere.
Ekitaldian Josu Ibargutxi frankismo garaiko preso eta errefuxiatuak biltzen dituen Goldatu elkartearen bozeramaileak hartu zuen hitza. Ibargutxik azpimarratu zuen 1936ko gerra eta frankismo garaian gertatutakoak berriro ez errepikatzeko berme bakarra “egia ezagutzea” eta erantzuleen “inpunitatearekin amaitzea” dela.
Hamarkada gogor eta luze haietan gertatu zena “ahazteko eta isilarazteko” ituna egin zela salatu du. “Ez da kasualitatea beste indarkeria mota batzuetako biktimak aitortzeko legeak egin diren bitartean, 1936ko Gerrako eta Francoren diktadura garaiko dozenaka mila biktimak aitortzeko legerik egin ez izana”, nabarmendu zuen.
Gauzak horrela, Ibargutxik iragarri zuen laster sinadura bilketa kanpaina bat abiaraziko dutela Eusko Legebiltzarrean gerrako eta frankismoko biktimak aitortuko dituen Herri Ekimen Legegile bat aurkezteko.
Bestalde, ekitaldian Joxe Apaolaza Oiarbide Gabiriako (Gipuzkoa) gudariari omenaldia egin zitzaion. Apaolaza Amaiur batailoiko kide izan zen eta Bizkargin borrokan ibili zen. 1937ko maiatza hasieran Bizkargiko ermita berreskuratzea eta faxisten ikurra handik kentzea lortu zuten. Alabaina, borroka odoltsu hartan tiroz larri zauritu zuten, eta 1937ko maiatzaren 14an hil zen Loiun.
Gertakari hartatik 82 urte igaro direnean, Joxe Apaolazaren senideak eta Juli arreba Bizkargin izan ziren. 87 urteko emakumeak irribarretsu, emozioz eta duintasunez hartu zuen parte ekitaldian. Lore eskaintza bat egin zitzaien eta han bildutako ehunka herritarren txalo zaparra jaso zuten Joxek eta Julik. Ezbairik gabe, ekitaldiko unerik hunkigarriena izan zen.

+ Leer más

El auditorio de Zelaieta acogerá una charla sobre emancipación juvenil y vivienda el 24 de marzo

18/03/2025

El próximo lunes 24 de marzo, a las 18:30,  el auditorio del Centro Zelaieta acogerá una charla informativa sobre la

Cierre de la calle San Miguel a la altura de Jauregizahar para garantizar la seguridad vial

14/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, debido al riesgo de hundimiento de la calzada por un problema en la bóveda

Llega la competición de vehículos eléctricos ‘Circuito Urbano Greenpower Bridgestone’ el 23 de marzo

12/03/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano se suma a la lista de localidades vizcaínas participantes en la quinta edición consecutiva del «Circuito

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas