“Emakume langileek eskubide guztiak lortu arte jarraituko dugu borrokan, eta ez, ez gara malguak izango”, Isabel Otxoa, Etxeko langileen elkarteko partaidea.

Zornotzako M8 plataformak zaintza sektoreko langileen mahai-ingurua antolatu du “zaintzak erdigunera” lemapean.
Zornotzako M8 plataformak zaintzen inguruko eztabaida-gunea antolatu du Zelaieta zentroan, sektore horretan jarduten duten protagonistekin: Etxeko langileen partaide den Isabel Otxoa, erresidentzietako Alaine Fernandez, Ana Ozamiz, eta Maribi Ardanza langileak eta Torre de Babel elkarteko Ana Lidia.
Plataformak adierazi duenez, pasa den martxoaren 8an ardatz garrantzitsu bat izan zen zaintza, eta orduan erabaki zuten ez zirela soilik data beti begira lanean arituko. < >. Egoera honen aurrean instituzioek eta gizarteak egoeraren ardura hartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute. Zaintza lanak lekukotasun ezberdinetatik jasoz < > eta sektore ezberdinen elkarlanean < > egiteko bildu dira.
Zaintzak erdigunera
Urte eta hiru hilabete pasa dira Ana Lidia Guatemalatik Euskal Herrira iritsi denetik. Ordutik, adineko pertsonen zaintzan jardun izan du 600 euroren truke. < < Nik banekien 600 euroko soldata eskasa zela, baina, behar izanak onartzera behartu ninduen>>. Bere lanari dagokionez, zazpi eguneko lan aldian aritzen zen: “Emakumea esnatu, dutxatu, janaria egin, etxea garbitu…dena egin behar nuen”. Eguneroko lan ordu luzeen ondorioz, bere egin behar pertsonalak familiako beste kide baten esku utzi behar izaten zituela azaldu du. Egoera horretan, ehun euroko gehigarri bat eskatu zuen, baina ez zioten gehigarririk onartu. Horren ostean lana uztearen erabakia hartu zuen: “lan duin bat bilatu nahi dut, nire eskubidea da!”
Isabel Otxoa etxeko langileen zapalkuntza sistematikoaz eta estrukturalaz aritu da. Zaintza langileak etorkinak direla pentsatzea < > dela adierazi du, baita esplotazioaren erantzule bakarra etorkinen legea dela pentsatzea ere. < >. Zaintza lanetan arrazismoaren zapalkuntzari klase zapalkuntza ere gehitzen zaiola nabarmendu du Otxoak, eta prekarietateak < > barnebiltzen duela, < >. Bestalde, urratzen diren eskubideak azaleratzea jarraitu beharreko lerro garrantzitsu bat dela azaldu du, eta hori lortu arte malgutasunik gabe borrokan jarraituko dutela.
Erresidentziako langileek grebaren eta honek ekarritako lorpenen berri eman dute. Zaintza lanen nondik norakoak ere azaldu dituzte: < < Badirudi zaintzaren lanak berez egiten direla, ez da hain argi ikusten horren atzean nor dagoen. Egin egiten da, baina ez da jakiten nola>>. Berezkoak diren lan horiek < > eta < < atzera kontu batekin>> egiten direla aitortu dute. Beraien ogibidearen kasuan eskubide eta maitasunaren talka bat gertatzen dela adierazi dute, < < lan egiten dugun pertsonei aprezioa hartzen diegu, eta maitasun horren talkan gure eskubide urraketak agertzen dira>>.
Fokua Zornotzan jarriz, zaintzen beharra duten Zornotzako familien parte hartzean «dependentzi legearen tranpak eta udalak egindako murrizketa handiak» salatu dituzte.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano acoge, este fin de semana, el concurso de “speedcubing” Amore Open

13/02/2025

El concurso de Speedcubing, Amore Open regresa a Amorebieta-Etxano este fin de semana. Este evento está dirigido a personas de

El aparcamiento de Larrea, frente al Barnetegi, permanecerá cerrado el 11 y 12 de febrero

11/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano realizará trabajos de asfaltado en el aparcamiento de Larrea los días 11 y 12 de febrero

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano abre la convocatoria de ayudas por nacimiento y adopción de 2025

10/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha abierto la convocatoria de ayudas ligadas al nacimiento y adopción de niños y niñas, dirigidas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas