Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

• Euskal Herriko hainbat lekutatik datozen emakumeek produktu ugari eskainiko dituzte: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika edo arropak, beste batzuen artean.
• Izena emateko epea gaur zabaltzen da, urtarrilak 15 eta otsailaren 9ra bitartean zabalik egongo da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak martxoaren 3an egingo den Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren, martxoaren 8aren inguruan, kokatua, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko dira emakumeak produktu aukera zabalarekin: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak.
Izena emateko epea gaur zabaltzen da, urtarrilak 15 eta otsailaren 9ra bitartean zabalik egongo da. Azokan ikusgai izango diren produktuak emakumeek eginak izango dira eta emakumeek izango dituzte ikusgai, betiere egoitza Euskal Herrian dutelarik.
Izena emateko beharrezko informazio eta agiri guztiak Amorebieta-Etxanoko web orrian egongo dira, www.amorebieta-etxano.eus. Eskariak Gizarte Ekintza Sailean aurkeztu beharko dira 08:30etik 14:30era (Nafarroa Zentroko 1. solairua) edota posta elektroniko bidez ere bidal daitezke: berdintasuna@amorebieta.net. Aukeratuak izan diren artisauei horren berri emateko azken eguna otsailaren 19a izango da.
www.amorebieta.eus

+ Leer más

El Servicio de Auzotaxi de Amorebieta-Etxano se ofrecerá las 24 horas del día durante los 365 días del año

30/04/2025

En el pleno extraordinario de abril celebrado esta mañana, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha aprobado la Ordenanza reguladora del Servicio

Amorebieta-Etxano abre la convocatoria ayudas al alquiler para jóvenes

28/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva convocatoria de ayudas económicas al alquiler para jóvenes del municipio. Esta iniciativa

El Ayuntamiento inicia una campaña de concienciación centrada en el uso de vehículos de movilidad personal

23/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha una campaña de concienciación centrada en el uso de vehículos de movilidad

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas