Errege Magoek haurren laguntza eskatu dute, kabalgatan paje gisa jarduteko

  •   Dagoeneko izena eman dezakete Erregeen kabalgatan parte hartu nahi duten 9 urtetik gorako neska-mutilek; Zelaieta Zentroko Gazte Txokoan eman behar dute.

Ekialdeko Errege Magoak urtarrilaren 5ean Amorebieta-Etxanon zehar egingo duten kabalgata antolatzen ari dira, azken xehetasunak lotzen. Urtero bezala, argia, kolorea eta ilusioa ekarriko dituzte udalerrira. Gau magikoa izango da, eta dena aurreikusitakoaren arabera atera dadin, kabalgatan paje lanetan aritu nahi duten haurren laguntza eskatu dute. Meltxor, Gaspar eta Baltasarren laguntzaile izan nahi duzu eta gozokiak banatu nahi dituzu ibilbide osoan zehar? Sorpresarik ez da faltako: karroza ikusgarriak, opariak, goxokiak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, musika eta herritarren dantzak…

Kabalgata urtarrilaren 5an aterako da, arratsaldeko 18:00etan, Biarritz poligonotik, eta Gudari eta San Miguel kaleak zeharkatu ostean, udaletxera iritsiko da.

Izen ematea, Gazte Txokoan

Paje edo laguntzaile lanetan aritu nahi duten 9 urte baino gehiagoko zornotzar txikiek, dagoeneko izena eman dezakete Zelaieta Zentroko Gazte Txokoan, ondorengo ordutegian:

Astelehenetik ostegunera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00

Ostirala: 11:00-13:00 eta 17:00-21:30

Larunbata: 17:00-21:30

Igandea: 17:00-20:00

*Udalak jakinarazi nahi du azken orduko aldaketak egon daitezkeela Covid 19aren eraginez.

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas