Eskola Agenda 2030 Udal Foroa

• 30 ikasle inguru elkartu ziren Andoni Agirrebeitia alkatearekin eta Eider Galarza eta Aitziber Garay udal teknikariekin, aurreko ikasturtean egindako hobekuntza-proposamenen egoera errepasatzeko eta hartutako konpromisoak azaltzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako Eskola Agenda 2030 Udal Foroaren baitan, topaketa berri bat izan zen pasa den maiatzaren 26an. Bertan parte hartu zuten udalerriko ikastetxetako 30 ikasle inguruk, Andoni Agirrebeitia alkateak eta Eider Galarza eta Aitziber Garayudal teknikariek. Hala, eta bertan bildutakoei ongietorria eman ondoren, Alkateak, bi teknikarien laguntzarekin, aurreko ikasturtean ikasleek egindako hobekuntza-proposamen teknikoen egoera errepasatu zuen.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Errepasoa egin ondoren, ikasleek aukera izan zuten Eskola Agenda 2030 esparruaren baitan beren ikastetxeetan egin dituzten jarduerak aurkezteko. Ikasturte honetan, Udal mailan, Garapen Jasangarriaren Helburuetatik hamaikagarrena aztertu dute, hau da, Hiri eta komunitate jasangarriak. Hala, udalerriko berdeguneak eta bizikleta bidezko mugikortasuna landu dituzte. Egoera aztertu eta azaldu ondoren, hartutako konpromisoak azaldu zituzten eta udal arduradunei bideratutako proposamenen berri eman zuten, beti ere, Amorebieta-Etxano udalerri jasangarriagoa izateko helburuarekin. 

Bilera amaieran, Andoni Agirrebetia alkateak eskerrak eman zizkien bertaratutakoei, urtero programa honen baitan egiten duten ahaleginagatik eta lanagatik, eta datorren ikasturteko Udal Forora arte agurtu zituen.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano acoge, este fin de semana, el concurso de “speedcubing” Amore Open

13/02/2025

El concurso de Speedcubing, Amore Open regresa a Amorebieta-Etxano este fin de semana. Este evento está dirigido a personas de

El aparcamiento de Larrea, frente al Barnetegi, permanecerá cerrado el 11 y 12 de febrero

11/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano realizará trabajos de asfaltado en el aparcamiento de Larrea los días 11 y 12 de febrero

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano abre la convocatoria de ayudas por nacimiento y adopción de 2025

10/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha abierto la convocatoria de ayudas ligadas al nacimiento y adopción de niños y niñas, dirigidas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas