Eskola Agenda 2030; Ura ezagutzen

Edateko Uren Tratamendu Estazioa eta Hondakin-Uren Araztegia ezagutu dituzte Amorebieta-Etxanoko 6 ikastetxeetako ikasleek

• Eskola Agenda 2030aren baitan, ikasleek instalazio horietan egiten den lana gertutik ikusi eta ezagutu ahal izan dute eta bisitaldiak oso harrera ona izan du gazteen artean. 

Eskola Agenda 2030 ikasleak iraunkortasunaren eta jasangarritasunaren kulturaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko garatutako hezkuntza programa da eta hain zuzen programa horren baitan, joan den hilabetean, Amorebieta-Etxanoko 6 ikastetxeetako ikasleek Edateko Uren Tratamendu Estazioa (EUTE) eta Hondakin-Uren Araztegia (HUA) ezagutzeko bisitaldiak egin dituzte. 

Horri jarraiki, EUTEn, ura edangarri bihurtzeko jarraitzen den prozesua ezagutu dute. HUA, aldiz, hondakin-urak bildu eta tratatzeko instalazioa da eta bertan, herriko estolderia-sareetatik jasotzen diren hondakin-urek dituzten substantzia kutsatzaileak murrizteko egiten diren tratamendu fisiko, kimiko eta biologikoen berri jaso dute ikasleek. 

Bisitaldi horiek harrera ezin hobea izan dute ikasleen artean, bertan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izan dutelako eta modu horretara, urak jasaten dituen prozesu desberdinen berri jaso ahal izan dute, edateko moduan egoteko pasa behar duen tratamendutik hasita, hondakin gisa isuri ondoren jarraitzen duen prozesua arte. 

Amaitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak ematen dizkie bi araztegietako langileei, baita Autocares Oleako langileei ere, bisitaldietako joan etorrietan egindako lanagatik.

+ Leer más

Abierto el plazo de confirmación de plaza en las Colonias y GaueroUDAN 2025

13/05/2025

A partir de hoy, lunes 13 de mayo, da comienzo el plazo de confirmación de plazas para las Colonias y

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas