Euskadiko txapelketako VI. Taldekako Erlojupeko Duatloia jasoko du Amorebieta-Etxanok larunbatean, otsailak 15

  • Lehiaketa 16:00etatik aurrera hasiko da, eta sexu bereko 4-6 pertsonaz osatutako taldeek hartuko dute parte. Talde horiek ibilbidea batera osatu beharko dute.
  • Duatloiko parte hartzaileek 5 kilometroko korrikaldia, 20 kilometroko txirrindularitza eta 2,5 kilometroko korrikaldia egin beharko dute.

Datorren larunbatean, otsailaren 15ean, VI. Taldekako Erlojupeko Duatloia ospatuko da Amorebieta-Etxanon, udalerriko Triatloi Taldeak antolatuta. Euskadiko Triatloi Federazioaren egutegian garrantzi handiko hitzordua da hau, modalitate honetako Euskadiko Txapelketa izango baita.

Lehiaketa 16:00etatik aurrera hasiko da, eta sexu bereko 4-6 pertsonaz osatutako taldeek hartuko dute parte. Taldeko partaide guztiek elkarrekin osatu beharko dute ibilbidea eta 5 kilometroko korrikaldia, 20 kilometroko txirrindularitza eta 2,5 kilometroko korrikaldia barne hartuko ditu probak, taldekako erlojupeko modalitatean.

Probaren formatuari erreparatuz, irteera hartuko duen lehen taldea geldoena izango da, eta hurrengoak, berriz, 30 segunduro joango dira irtetzen, talde bakoitzaren errendimenduaren araberako ordenean talderik azkarrenera iritsi arte, hori izango baita irteten azkena. Ziklismoaren segmentuan, gainera, debekatuta egongo da taldeak elkarren gurpilean jartzea, eta horrek funtsezko osagai estrategiko bat gehitzen dio probari.

Trafiko afekzioak

Kirol proba honen eraginez, hainbat trafiko eten edota aldaketa egongo dira herrian Esate baterako, ezingo da ibilgailurik aparkatu barnetegi aurrean dagoen aparkalekuan, otsailaren 14ko gaueko 22:00etatik otsailaren 15eko arratsaldeko 18:00etara.

Horrez gain, BI -4343 (PK 20.4 -21 bitarte), San Isidro bidea eta Luis Urrengoetxea kalea itxita egongo dira larunbatean, otsailak 15, 16:00etatik 18:00etara.

+ Irakurri

Denboraldi Amaierako Jaia Amorebieta-Etxanon

2025/04/28

Bizkaiko Mendizale Federazioak urtean zehar adingabeentzako hainbat jarduera eskaintzen ditu (mendi-irteerak, egonaldiak, tailerrak, lehiaketa-jarduerak…). Mendi-irteeren denboraldiari amaiera emateko, datorren maiatzaren

Mendi-Kolonietako izen-emateak | Belagua 2025

2025/04/28

2025eko Mendi-Koloniak martxan daude! Aurten, Euskal Mendizale Federazioa (EMF) eta Nafarroako Mendizale Federazioa (FNDME) elkarrekin antolatu ditugu, Belagua eta ingurune

Udaberriko Abentura Pirinioetan: Arroilen Jeitsiera

2025/04/22

Zornotzako Mendi Taldeak proposamen berezi bat prestatu du udaberri honetarako, mendia eta abentura uztartu nahi dituztenentzat: Pirinioetan arroilen jeitsiera egiteko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only