Zornotza: ingurumen- eta osasun-eskubideez eztabaidatu ondoren, bigarren saiora begira
Iragan den otsailaren 1ean, 20 lagun inguru elkartu ziren Zornotzako Zelaieta Zentroan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren edukien inguruan eztabaidatzeko.
Goiz osoan, ingurumen-, lurralde- eta osasun-eskubideak, bai eta horiek bermatzeko tresnak ere izan zituzten mintzagai. Amaieran, prozesu honek elkarrengandik ikasteko eskaintzen duen aukera azpimarratu zuten parte-hartzaileek, eta eztabaidan eta mobilizazioetan jarraitzeko gogoa adierazi ere.
Hurrengo eztabaida larunbat honetan, otsailak 15, izango da, 10:00etan, Zelaieta Zentroan. Bizitzaren mantentzea, lana eta kalitatezko enplegua landuko dituzte parte-hartzaileek.