Euskaraldia aurkeztu da Zornotzan!

20:00etan Pike Parketik abiatuta, kalejira koloretsu eta musikatua egin dute plazaz plaza, Euskaraldiaren “pregoi ibiltaria” lau haizetara zabalduz.
Euskaraldia antolatzeko batzordea martxoan hasi zen, eta, bertan, 30 herritar baino gehiagok parte hartzen du gaur egun. Orain arte, Euskaraldia herrian sozializatzen ibili dira: pankartak eskegi, eskuorriak banatu, herriko elkarteekin bilerak egin…

Baina zer da Euskaraldia?
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egingo dugu. Euskal Herri osoan egingo den ariketa bat da.
Nork antolatzen du?
Euskal Herriko erakunde nagusiak, euskalgintza eta herri-mugimendua elkartu dira ekimen hau antolatzeko: Euskaltzaleen Topagunea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Aldundiak, AEK, Kontseilua, UEMA, Berria, EHU… Amorebieta-Etxanoko Udalak ere parte hartuko du.
Zelan egingo dugu?
Bi rol izango ditugu aukeratzeko: ahobizi eta belarriprest. Ahobiziek euskaraz egingo dute euskara ulertzen duten guztiekin (nahiz eta batzuetan solaskideak erdaraz erantzun). Belarriprestek euskaraz ulertzen dute, eta eurei euskaraz egitea eskatuko dute, nahiz eta batzuetan erdaraz erantzun. Beraz, parte-hartzeko ezinbestekoa da euskaraz ulertzea.
11 egun horietan, txapa bat eramango dugu soinean. Horrela, jendeak jakingo du “Ahobizi” edo “Belarriprest” garen.
Hau guztia zertarako?
Ariketa honekin gure inguruko pertsonekin ditugun inertziak apurtuko ditugu. Ohitura berriak sortzen baditugu, euskararen erabilera handitzea lor dezakegu. Probatzeko prest?
Zer egin behar da parte hartzeko?
Euskaraldian parte hartzeko izena eman beharko da, irailaren 20tik aurrera. Rola aukeratu beharko da, eta konpromisoa hartu: 11 egunetan euskaraz egingo dut!


WWW.ZORNOTZARRAK.EUS webgunea sortu da, eman izena!

Zornotzarron komunitate digitala sortu da! Euskaraldian parte hartuko duzu? Ahobizi edo belarriprest izango zara? Zornotzan parte hartuko duten auzokideak nortzuk diren jakin gura duzu? Bada, sartu www.zornotzarrak.eus webgunera eta eman izena!
Webgune honetan aukera izango duzu EUSKARALDIAn parte hartzeko eta zure rola aukeratzeko: Ahobizi edo Belarriprest. Horrez gain, Zornotzan Euskaraldiarekin lotuta antolatzen diren ekimenen berri ere bertan izango duzu. Gainera, Facebook eta Twitter kontuak ere topatuko dituzu; egin gure garraitzaile.
Eman izena www.zornotzarrak.eus webgunean eta igo zure argazkia!

+ Leer más

Amorebieta-Etxano celebra la cuarta edición del Euskaraldia con una programacion que aúna música y cultura como protagonistas

09/05/2025

Amorebieta-Etxano acogerá este mes de mayo el Euskaraldia, una cita que busca promover el uso cotidiano del euskera a través

Amorebieta-Etxano acoge la exposición «Say Cheese» y un taller de DJ bajo el marco del programa HARRIAK

08/05/2025

El próximo 8 de mayo se inaugurará en Zelaieta la exposición «Say Cheese», la cual que reunirá las obras de

Abierta la fase de votación del concurso de relatos cortos ligados al Euskaraldia

07/05/2025

El pasado domingo finalizó el plazo para la presentación de relatos breves en euskera, enmarcado dentro de las actividades de

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas