Euskaraldian izena emateko epea irekiko dute gaur

Euskaraldia gero eta hurbilago dago. Uda aurretik hainbat herritar ibili dira lanean Euskaraldia ezagutzera emateko ekintzak antolatzen eta horren zabalkundea egiten. Uztailaren 23an (marmitako egunean) Zornotzako kaleetara atera zen Euskaraldia, eta hainbatek parte hartu zenuten, bai AHOBIZI, bai BELARRIPREST rola jokatzeko. Orain izen-emate ofiziala dator.


Joan den irailaren 20an zabaldu zen izena emateko epea. Hona horretarako aukerak:
 Euskaraldiaren web gunean https://euskaraldia.eus/ eta on-line egin.
 Herrian zehar, irailaren 28an hasita, horretarako jarriko diren mahaietan; ostiraletan 19:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara, (zuhur ibili eta bilatu EUSKARALDIAren mahaia).
 www.zornotzarrak.eus web gunean (argazkia behar da)
Izena eman aurretik ondo pentsatu beharko dugu zer izan, AHOBIZI ala BELARRIPREST; horiek eskatzen duten konpromisoa zein den, eta konpromiso hori betetzeko prest ote gauden. Erabakia hartzeko lagungarri izan daiteke ondoko orrian duzuen galdetegia: AHOBIZI ala BELARRIPREST?

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas