Euskarazko zirku ikuskizuna ekarriko du Gure Zirkuak lehen aldiz Amorebieta-Etxanora

  • Maiatzaren 23tik ekainaren 7ra bitartean egongo da Gure Zirkuaren karpa udalerrian, dibertimenduz, umorez eta emozioz betetako hainbat emanaldi eskaintzeko.
  • Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai Gure Zirkuaren webgunean, www.gurezirkua.eus.

Datorren maiatzean, Gure Zirkuak, Euskal Herriko zirku konpainia ibiltari ospetsuak, lehen aldiz bisitatuko du Amorebieta-Etxano, bere euskarazko ikuskizuna zornotzar orori eskaintzeko. Hala, udalerriak ongi etorria ematen dio euskal zirkuaren kultur proposamen erakargarri honi, kalitatezko entretenimendua eskaintzeaz gain, euskaraz modu dibertigarrian eta familian gozatzeko aukera eskainiz.

Adin guztietarako ikuskizun paregabea

Zirku tradizionala eta euskararen erabilera uztartzen dituen proiektua da Gure Zirkua, hizkuntzaren erabilera sustatzen den bitartean arte honen magia eta trebetasunaz gozatzeko espazioa sortuz. Amorebieta-Etxanora egingo duen lehen bisitaldian, adin guztiei zuzenduriko kultur proposamena aurkeztuko du, bereziki euskararen erabilerak udalerriarentzat lehentasuna izaten jarraitzen duen testuinguruan.

Ainhoa Salterain alkateak ongietorria eman nahi izan dio zirku konpainiari: “Oso pozik gaude Gure Zirkua gure herrira datorrelako. Zirkoaz familia giroan gozatzeko aukera paregabea da, baita euskarari ikusgarritasuna ematen laguntzeko eta gure kultur jardueretan hizkuntzaren erabilera sustatzen jarraitzeko ere. Familia zornotzar guztiak animatzen ditugu magiaz, umorez eta emozioz betetako ikuskizun batera hurbildu eta horretaz gozatzera”.

Datak eta sarreren salmenta

Gure Zirkuaren hainbat emanaldi eskainiko ditu Amorebieta-Etxanon, ondorengo egun eta ordutegietan:

  • Maiatzaren 23an, ostirala, 19:00etan
  • Maiatzak 24, larunbata, 17:00etan
  • Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan
  • Maiatzak 31, larunbata, 17:00etan
  • Ekainak 1, igandea, 12:00etan eta 17:00etan
  • Ekainak 7, larunbata, 12:00etan eta 17:00etan

Emanaldi guztietarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Gure Zirkuaren webgunean: www.gurezirkua.eus. Sarrera bakoitzak 15euro balio du 2 urtetik gorakoentzat.

+ Irakurri

Herri Txiki, Infernu Handi Boroan: “Baserritik mundura eta mundutik Boroara”

2025/04/29

ETB1eko saio arrakastatsua, “Herri Txiki, Infernu Handi”, Boroan izan da azken atalean. Miren aurkezleak Jon Ander ezagutu zuen lehenik, eta

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVII. edizioa izango da Amorebieta-Etxanon

2025/04/29

Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”-k, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Enrike Renteria Pintura Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edizio berri hau, XXVII. edizioa,

Zabalik da udako euskara ikastaro trinkorako izen-ematea

2025/04/28

Zornotza Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaro trinkoa jarriko du martxan, HABEren C1 mailako azterketa prestatu nahi dutenentzat. Ikastaroa ekainaren 2tik

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only