Familia Eskolak euskararen erabilerari eta ikaskuntzari buruzko bi online hitzaldi eskainiko ditu urrian


Saioak urriaren 20an eta 22an egingo dira, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiei zuzenduta egongo dira, bai guraso euskaldunei, bai euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei. Izen-emateko epea gaur, irailaren 14an, zabaldu da, eta urriaren 15era arte egongo da irekita. Interesdunek udal webgunearen bidez eman ahal izango dute izena. .

Amorebieta-Etxanoko Udalak ikasturte honetan Familia Eskolaren eskaintza zabaldu du, EBETEren eskutik urriaren 20an eta 22an eskainiko diren bi online hitzaldirekin. Saioak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiei zuzenduta daude, eta seme-alabei euskararen erabileran eta ikaskuntzan laguntzeko tresnak, estrategiak eta baliabide praktikoak eskaintzea dute helburu.

Lehen hitzaldia, ‘Gure seme-alabei euskararen erabilerarekin laguntzearen erronka’, urriaren 20an izango da, euskaraz, eta guraso euskaldunei zuzenduta egongo da. Saioan seme-alaben hizkuntza-ohiturak eta familiek horietan duten eragina landuko dira. Era berean, euskararen erabilera sustatzeko, hizkuntzarekiko atxikimendua indartzeko eta etxean egunerokoan erabil daitezkeen baliabideak ezagutzeko estrategiak eskainiko dira.

Bigarren saioa urriaren 22an egingo da, gaztelaniaz, ‘Disfrutando de los idiomas: ¿Cómo ayudar a nuestros/as hijos/as con el euskera y los estudios?’ izenburupean, eta euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei zuzenduta egongo da. Saioan hizkuntza bat baino gehiago ikasteko prozesua, eleaniztasunaren balioa eta etxeko hizkuntzek duten zeregina landuko dira. Horrez gain, familiek euskarazko ikasketen inguruan izan ohi dituzten zalantzak jorratuko dira, hala nola etxeko lanetan nola lagundu edo euskara ondo jakin gabe seme-alabei nola lagundu, eta horretarako ideia eta baliabide praktikoak eskainiko dira.

Bi hitzaldiak online egingo dira, eta familien parte-hartzea errazteko, saio bakoitzean lau ordutegi eskainiko dira: 09:30, 15:00, 17:00 eta 18:30. Saio bakoitzak ordubete eta laurden inguruko iraupena izango du.

Izen-ematea zabalik

Parte hartu nahi duten familiek gaur, irailaren 14tik, urriaren 15era arte eman ahal izango dute izena. Izen-ematea Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgunearen bidez egin beharko da, eta bertatik EBETEk prestatutako formulariora bideratuko da.

Bi hitzaldi hauek ikasturte berriko Familia Eskolaren eskaintza zabaltzen dute. Udalak aurrerago emango du ezagutzera Familia Eskolaren ohiko programazioa.

Bi jardunaldiak online egingo dira, eta familiek beren beharretara ondoen egokitzen den ordutegia aukeratu ahal izango dute 09:30, 15:00, 17:00 eta 18:30 bitartean. Saio bakoitzak ordubete eta laurden inguruko iraupena izango du.

Informazio gehiago behar duten familiak Prebentzio Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango dira prebentzioa@amorebieta.eus helbide elektronikoaren bidez edo 614 45 76 09 telefonora deituta.

+ Irakurri

Iraileko Hilero Zornotzan aldizkaria postontzietara iristen ari da

2026/10/02

Hilero Zornotzan aldizkariaren edizio berria Amorebieta-Etxanoko postontzietara iristen ari da egunotan. Beste ale bat dakargu, herriko gaurkotasunera eta eguneroko bizitzara

Amorebieta-Etxanok adin handieneko pertsonei omenaldia egin die Adinekoen Nazioarteko Egunean

2026/10/02

Udalak diplomak eta opariak banatu dizkie Nafarroa Zentroko adin handieneko pertsonei, haien bizi-ibilbidea eta udalerriari egindako ekarpena aitortzeko.Ekitaldiak adinekoentzako urteko

Amorebieta-Etxanoko Udalak FNMTren ziurtagiri digitala eskuratzea erraztuko du HAZen bidez

2026/10/01

Internet bidez administrazioarekin izapideak egiteko, norberaren identitatea egiaztatzeko eta dokumentuak elektronikoki sinatzeko balio duen ziurtagiria.Herritarrek nortasuna udal-bulegoetan egiaztatu ahal izango

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only