Felipe Alberdi KATIA, txirrindulari profesionala izandako zornotzarra

Autzaganen jaio zen 1930.eko abuztuaren 23an. Katia ezinenez ezagutzen dugu txirrindulari honek 1952 eta 1961. artean profesionala izan zen, guztira 18 garaipen lortuz. “Baina profesionala izan baino lehen independienteak ginen, ekipo barik, eta orduan ere karrera asko irabazi nebazan. Bizkaiko, Euskadiko eta Espainako txapelketak, Bilboko itzuliak, Bizikleta Eibarresa..”
Felipek oso ondo gogoratzen ditu garai hartako baldintza gogorrak. “Orduan ez zegoen inolako erreztasunik. Ni etxeko lanak egin ostean joaten nintzen entrenetan. Behin, gogoratzen dot, Gasteizko karrerara joan baino lehen soloko lanak egin eta Durangora joan nintzela bizikletagaz. Urkiolatik joaten zen autobuseko eskilarara ebatu eta Urkiola igon. Karreran lehena izan nintzen eta gainera Firestoneko propaganda eramateagatik diru apur bat emon eustien”.
Katiak ez du inoiz ahaztuko auzokideek eta Amorebietako lagunek egindakoa. “Nik bizikleta ugertuta neukan, manillarra okertuta, llantak euztuta, eta denon artean bizikleta berri bat erosi eustien. Ez dot hori ahazteko ez. Lehen afizio asko zegoen herrian eta Euskadin. Alegria medikuak, kotxea zeukan bakarrenetarikoa eta Esteban Etxeitak mekaniko bezala ere laguntza asko eman dostie”.
Espainako Itzulian hiru aldiz izan da baina ez du inoiz amaitu. Hala ere behin liderra izan zen, A Koruñako etapa irabazi ostean lehen tokia eskuratu zuen sailkapen orokorrean. Egondako taldeen artean: Cil-Indautxu, Kas, Maderas Goiria, Ciclista Amorebieta eta Majestad, azken honetan Loroñorekin batera. Orduko txirrindulari onenak Poblet etas Bahamontes ziren.
Ziklo Krosean ere aritu da eta Italian, Belgikan, Luxenburgon eta Alemanian izandako mundialetan egon zen.
Duela egun gutxi omenaldia eskeini zioten Zornotzan beste txirrindulariekin batera; AntonBarrutia eta Julian Agirrezabal durangarrak, Fausto Iza Iurretakoa eta Oscar Elguezabal Areatzakoa.

+ Leer más

Basilio Zearreta cumple 100 años

21/03/2025

Hoy, Basilio Zearreta, vecino de Amorebieta-Etxano, celebra su centenario rodeado de su familia. A la celebración también se han sumado

Amorebieta-Etxano se une al Día Internacional de los Bosques con la plantación de 50 robles autóctonos

21/03/2025

Hoy se celebra el Día Internacional de los Bosques y el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se ha sumado a la celebración

El cupón de la ONCE reparte 210.000€ en Amorebieta- Etxano

21/03/2025

Un total de 6 cupones premiados vendidos en la calle San Miguel, 1  La lluvia de premios continúa incesante en

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas