Gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

  • Dirulaguntza urtebeteko epean eta hilean gehienez 250 eurokoa izan daiteke eta udalerrian etxebizitza alokairuan duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
  • Eskaerak Amorebieta-Etxanoko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke urriaren 31ra arte.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du. Helburua da Amorebieta Etxanon alokairuan bakarrik edo erkarbizitza unitatean bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteei etxebizitzaren alokairuko gastuak arintzen laguntzea.

Laguntzak alokairuaren %50a estaltzera heldu daiteke, gehiera ere urtebetez hileko 250 euroko laguntza eskainiz. Alokairuaren prezioa ezin da 650 eurotik gorakoa izan, eta ez dira kontuan hartuko garaje, komunitate edo administrazio gastuak. Era berean, etxebizitzak Amorebieta-Etxanon egon behar du eta bizigarritasun baimena eta, gehienez, bi pertsonarentzako logela bat izan beharko ditu.

Laguntza eskuratzeko, ezinbestekoa da elkarbizitza-unitateko pertsona bat gutxienez guztira 10 urtez Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea edo azken 2 urteetan jarraian erroldatuta egon behar da. Gainera, eskatzaileek ez dute etxebizitzarik jabetzan izan behar.

Bizikidetza-unitate osoaren urteko diru-sarrera gordinak ezin izango dira 28.000 eurotik gorakoak izan, eta ezin izango dute laguntza jaso Bizigune edo Gaztelagun bezalako beste programa batzuen onuradun badira.

Eskaera epea

Eskabideak egiteko epea jada zabalik dago, urriaren 31ra arte eta interesdunek Herritarren Arreta Zerbitzuan edota Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dute eskaera.

Informazio gehigarria edota aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko xehetasunak udal webgunean kontsulta daitezke.

+ Irakurri

Zabalik dago Amorebieta-Etxanoko Udalekuetan eta GaueroUDAN 2025 programan plaza baieztatzeko epea

2025/05/13

Gaurtik aurrera, maiatzak 13, Udalekuak eta GaueroUDAN 2025 programetan izena eman dutenentzako plazen berrespen-epea hasiko da. Izena emateko epea amaitu

Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzeko herritarrei zuzenduriko inkesta bat jarri du abian Amorebieta-Etxanoko Udalak

2025/05/12

Amorebieta-Etxanoko Udalak mugikortasunari loturiko partaidetza prozesu bat jarri du martxan, herriko mugikortasunaren inguruko diagnosia osatzeko abiapuntu gisa. Horren bitartez, helburu

Hasi dira Nafarroa Zentrora sartzeko arrapala berria eraikitzeko lanak

2025/05/09

Amorebieta-Etxanoko Udalak hasiera eman die Jauregibarria kalean dagoen Nafarroa Zentrora sartzeko arrapala berri bat eraikitzeko lanei. Proiektu honen helburu nagusia

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only