“GU ERE SAIOAREKIN” ekimena martxan jarri du Zornotzako Mugimendu Feministak

13/13 sumarioaren baitan auziperatua dagoen Saioa Agirre Arauko zornotzarrarentzat elkartasun kanpaina bat abiatzen ari da Zornotzako Mugimendu Feministak.

“Saioa modu bortitzean atxilotu zuten 2010eko apirilaren 14an Sopelako eskolan 3 urteko umeekin lanean ari zela. 13/13 sumarioa urte hartako bost eguneko inkomunikazio aldiko tortura eta mehatxupean egindako deklarazioetan oinarrituta dago. Saioaren kasuan, emakume izate hutsagatik eraso sexistak jasan zituen. Fiskaltzak 7 urteko espetxe-zigorra eskatzen du harentzat”.

Horren aurrean aurrera pausu bat eman, eta Zornotzako eragile, alderdi, sindikatu, elkarte eta norbanako guztiak babesa ematera eta lerratzera animatu nahi dituzte. “Norabide horretan, zuen babesa ere beharrezko dela deritzogu”.

“Kanpainan zehar traola bi erabiliko ditugu; #GuEreSaioarekin (talde edo elkarte baten kasuan), #NiEreSaioarekin (norbanakoen kasuan). Orri zuri bat hartu, traolako lemarekin batera nahi den elkartasun mezutxoa idatzi eta talde argazki bat ateratzea besterik ez da. Argazkiak helbide honetara(zornotzakotaldefeminista@gmail.com), edo sare sozialetara bidali (@zornotzakotaldefeminista, @suhaziak), eta jaso ahala argitaratzen joango gara”.

Hau ez delako gure bakea, Saioak elkartasun feminista osoa behar du, eta zuek ere beharrezkoak zarete.


Bestalde, 13/13 EPAIKETARI EZ! plataformak martxan jarri duen sinadura bilketarekin bat egiten dugu eta gure aldetik ere dei egiten diegu herriko elkarte, eragile, hezkuntza komunitateko zentroak eta norbanakoak parte hartzera.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano refuerza la seguridad en los pasos de peatones con nueva señalización

11/06/2025

Con el objetivo de mejorar la seguridad de las y los peatones y aumentar la visibilidad en los pasos de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su apuesta por la juventud con ZUOK y nuevas medidas para fomentar el empleo juvenil

11/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sigue avanzando en su apuesta por la juventud a través de ZUOK, un programa participativo que

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano instala nuevas papeleras de reciclaje para impulsar el cuidado del entorno y la separación de residuos

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado un paso adelante en su compromiso con el medioambiente y la sostenibilidad, con la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas