Hasi dira Jaiak 2022

Udazken txistulari taldeak egin dau pregoia.

Arratsalde on, Zorrontza! 

Zer moduz? Uda betean heldu jakula Udazken! Eta kostata bada be, itzuli direla barriro jaiak!

25 urte beteko dauz aurten Udazken Txistu Taldeak, eta eskerrak emon gura deutsueguz herrian horren ondo hartu gaituzuelako, eta gaur, hemen eta zeuekaz egoteko aukera oparitu deuskuzuelako. 

Zer litzateke Euskal Herria txistu eta danbolin barik? Herriko zaharrenek sasoi ilunenetako argitzat hartzen gaitue. Umeak atzetik etorten jakuz txaloka eta dantzan. Beste batzuek gorroto be gorrotoko gaitue domekaro lo dagozela itzartzen doguzelako. Gitxi batzuek pentsauko dabe… “estos folklorikos”… 
Eta aniztasun horrek ondo erakusten dau geure herria zelakoa dan. Zorrontza, danona eta danontzat. Eta herriko jaietan be erakutsi daigun aniztasun hori! 

Zorrontza, zabaldu eizu bihotza! Umeei, pentsiodunei, aterpe baten bila datozenei…
Ibili gaitezen amorez amore, baina beti be more-more. Neska-mutil, mutil-mutil edo neska-neska. Txarrik ez da! Eta errespetuz… gora festa!

Eta, amaitzeko, lehentxoago txistuari buruz esan dogun modu berean… zer litzateke Euskal Herria euskara barik? Halandaze, jaietan be euskara plazara! dantzara! barrara! festara!

Gora gu! Gora Zorrontza! Gora Zorrontzako jaiak!

Hemen argazki batzuk eta bideoa.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Hallados 24 nuevos cuerpos en el cementerio municipal en la cuarta fase de los trabajos de exhumación

09/05/2025

Amorebieta-Etxano continúa dando pasos firmes en la recuperación de su memoria histórica. En la última fase de las excavaciones realizadas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas