Haur eta gazteen entrenatzaileentzat Psikologia Praktikoa ikastaroa

  • Ikastaro hau eskola kirolean aritzen diren entrenatzaileei zuzenduta dago, eta helburu du entrenatzaileei tresna psikologiko eraginkorrak eskaintzea, haur eta gazteen garapen emozionala eta kirol prestakuntza modu egokian kudeatzeko.
  • Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du, eta saioak online zein aurrez aurre egingo dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, “Haur eta gazteen entrenatzaileentzat Psikologia Praktikoa” izeneko ikastaroa antolatu du. Ikastaro hau eskola kirolean aritzen diren entrenatzaileei zuzenduta dago, eta helburu du entrenatzaileei tresna psikologiko eraginkorrak eskaintzea, haur eta gazteen garapen emozionala eta kirol prestakuntza modu egokian kudeatzeko.

Ikastaroak psikologiaren oinarriak eta hauek kirolean duten aplikazioa jorratuko ditu, entrenatzaileek haur eta gazteen talde dinamiken kudeaketan eraginkorrak izateko. Halaber, arreta berezia eskainiko zaio emozioen kudeaketari, motibazio teknikak eta estresa edo frustrazioa kontrolatzeko tresnak aztertuz. Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du, eta saioak online zein aurrez aurre egingo dira. Saio presentzialetan, entrenatzaileek aktiboki parte hartuko dute, dinamika eta kasu praktikoetan oinarritutako jardueretan, egoera errealei aurre egiteko teknikak eta estrategiak lantzeko. Bestalde, online saioak parte-hartzaileek nahi duten unean egin ahal izango dituzte, beraien ordutegira moldatuta.

Saio presentzialak urriaren 2an eta 9an emango dira arratsaldeko 17:00etan Zelaieta Zentroko 2.solairuko gelan. Online saioak berriz, urriaren 1etik 15 era.

Ikastaroa doakoa da eta izen-ematea irekita egongo da irailaren 30era arte. Hala, interesdunek ondorengo estekan eman dezakete izena: https://orein.eus/entrenatzaileentzat-psikologia-praktikoa. Bertan, ikastaroaren xehetasunak eta egitaraua ere kontsulta daitezke.

Informazio gehiago behar izanez gero, edo ikastaroaren inguruan zalantzak izanez gero, euskara@morebieta.eus helbidera idatzi edo 94 630 00 02 telefonora dei daiteke (luzapenak: 1300/1301).

+ Irakurri

Udaberriko Abentura Pirinioetan: Arroilen Jeitsiera

2025/04/22

Zornotzako Mendi Taldeak proposamen berezi bat prestatu du udaberri honetarako, mendia eta abentura uztartu nahi dituztenentzat: Pirinioetan arroilen jeitsiera egiteko

Zornotzako Master Kaiola txapelketak hamargarren edizioa ospatuko du berrikuntza ugarirekin

2025/04/08

Zornotzan aurkeztu dute gaur Master Kaiola lau eta erdiko pilota txapelketaren X. edizioa, eta aurtengoa ez da edizio arrunta izango.

Libe Zarazua brontzezko dominarekin itzuli da Mallorcako Espainiako Waterpolo Txapelketatik

2025/04/07

Zornotzarra den Libe Zarazua, Amorebieta-Etxano Waterpolo taldeko jokalaria, brontzezko domina eskuratu du Euskadiko selekzioarekin, asteburuan Palma de Mallorcan jokatutako Espainiako

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only