Haurreskolaren matrikulazio epea zabalik apirilaren 12tik 21era

– Interesa duten familiek aurrez aurre egin beharko dute izen-ematea Larrea auzoko Haurreskolan bertan edo bide telematikoz Haurreskolak Partzuergoaren webgunean.

– Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak ateak zabaltzeko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 22tik 26ra, ikastetxeko irakasle-taldearekin batera, familiek instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.

Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak izena emateko epea ireki du 2021-22 ikasturterako, 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzat.

Matrikulazio ofiziala datorren apirilaren 12an hasiko da eta apirilaren 21era arte luzatuko da. Interesa duten familiek aurrez aurre egin beharko dute izen-ematea Larrea auzoko Haurreskolan bertan edo bide telematikoz Haurreskolak Partzuergoaren webgunean.

Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak ateak zabaltzeko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 22tik 26ra, ikastetxeko irakasle-taldearekin batera, familiek instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten, hurrengo ikasturteari begira seme-alabak matrikulatzeko interesa izanez gero. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 94 673 03 46 telefono zenbakira deituz.

+ Leer más

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

10/04/2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

21/03/2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

27/02/2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas