“Herritar guztien ongizatea ipar” duen hautagai taldea aurkeztu du Zornotzako EH Bilduk

Ander Uriarte Pujana zinegotzia buru duen hautagaitza aurkeztu du EH Bilduk Zornotzako Udal Hauteskundeetarako. “Herritar guztien ongizatea ipar” du hautagai taldeak, eta “Amorebieta-Etxano hobe baten” mesedetan lan egiteko konpromisoa agertu dute.

Udal Hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu Zornotzako EH Bilduk. Ander Uriarte Pujana izango da zerrendaburua. Zornotza Lanbide Heziketan irakaslea da lanbidez eta badauka eskarmentua aro instituzionalean, zinegotzia izan baita azken legealdietan. Halaber, gaztetatik hartu izan du parte gizarte mugimendu askotan. Horretan, besteak beste, egiten du bat EH Bilduk osatutako zerrendako gainontzeko hautagaiekin.

Izan ere, taldeko herritarrak batzen dituen elementua da herriarekiko lotura estua, aurkezpenean azaldu dutenez: “Ikusi ditzakegu mugimendu eta gizarte eragile desberdinetan militatzen, herrian antolatzen diren ekintza kulturaletan parte hartzen, herriari zuzendutako ekitaldiak antolatzen, kirol jardunetan animatzen, gizarte aldarrikapenetan ahotsa altxatzen, elkartasun ekimenetan eskuak alkarri ematen etab.”.

Nabarmendu dute EH Bilduren hautagaiek pauso bat aurrera eman eta herritarrak ordezkatzeko prestutasuna agertu dutela “Amorebieta-Etxanoko herritar guztien ongizatea lortzeko helburua” dutelako. “Lasai eta etxeko lanak eginda” daudela azaldu du Ander Uriarte alkategaiak: “Badakigu herria pertsonek egiten dutela eta nire atzean dauzkadan taldekideak, bakoitza bere esparrutik, bere lekutik, aspalditik dabiltza Zornotza egiten”.

Horrela, neurri zehatzak aurkeztu dituzte, “Zornotza hobe” bat eraikitzera bidean indarrean jarri nahi dituztenak. “Anbizio handiko” proiektua dute Zornotzarentzat, Uriartek jakitera eman duenez, “politika beste era batera egin daitekeela erakutsiko dizuena”.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano refuerza la seguridad en los pasos de peatones con nueva señalización

11/06/2025

Con el objetivo de mejorar la seguridad de las y los peatones y aumentar la visibilidad en los pasos de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su apuesta por la juventud con ZUOK y nuevas medidas para fomentar el empleo juvenil

11/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sigue avanzando en su apuesta por la juventud a través de ZUOK, un programa participativo que

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano instala nuevas papeleras de reciclaje para impulsar el cuidado del entorno y la separación de residuos

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado un paso adelante en su compromiso con el medioambiente y la sostenibilidad, con la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas