Hiru proposamen Zornotza Aretoan, Km0 Programaren baitan

• Udalak antzezlan bat, dantza ikuskizun bat eta zirkua programatu ditu maiatzerako.•  Km0 programaren helburua da erdiprofesional edo profesional moduan hasten ari diren zornotzarrei presentzia ematea.

Zornotzarrek ekoitzitako hiru kultur ikuskizun izango dira maiatzean Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako kultur programazioan. 2022ko Km0 programaren barruan, Udalak antzezlan bat, dantza ikuskizun bat eta zirku bat programatu ditu. Km0 programaren helburu nagusia da bakarka, kolektiboan edo enpresa gisa, arte eszenikoen munduan hasten ari diren zornotzarrei eta kolektiboei presentzia ematea. Horrela, Km0 programari esker, musikan, antzerkian edo dantzan modu erdiprofesional edo profesionalean hasten ari diren herritarrei kontratatua izateko aukera ematen zaie, hau da, beraien lanak udal espazio batean eta tokiko programa baten babeseanaurkezteko tartea. Kontratazio hori lagungarri izaten da,kasu askotan, mundu profesionalean lehen urratsak emateko, profesionalizaziorako bultzada jasotzeko edo arte eszenikoen funtzionamendua modu profesionalean ezagutzeko.

Alternatiba profesionala

Amorebieta-Etxanoko Udalaren nahia da zornotzar artista berriei euren hastapen profesionaletan laguntzea eta egiten duten lana herrian ezagutaraztea. Era berean, arte eszenikoak alternatiba profesional gisa aurkeztu eta nabarmendu nahi ditu Udalak, aisitik haratago, aukerak dituen sektore gisa.

Hiru espektakulu

Udazkenean ireki zen arte eszenikoen erakustaldietarako proposamenak aurkezteko epea, eta maiatzean egin da emanaldien aurkezpena:• Maiatzak 6 | `Ausarta´ | Loturak dantza taldea

Rosa Rementeria zornotzarrak zuzendutako dantza ikuskizuna. Prezioa: 6 euro.• Maiatzak 13 | `(EI)BION(m)BO(A)´ | Artez Hobe

Larraitz Garcia Hernadok zuzendutako antzezlana, Xabier Goitiandia, Lolin Goitiandia eta Amagoia Azkonak interpretatua; zornotzarrak guztiak. Herriko konpainia honen bigarren lana da. Prezioa: 3 euro.• Maiatzak 27 | `Bidean bidai´ | Dantza Zirko Kabareta

Ikuskizuna kabaret zirko bat da. Amaia Uriarte eta Iera Gomez zornotzarren proiektua da, Unai Rojo eta Fernando Atecaren lankidetzarekin. Prezioa: 3 euro.

Sarrerak Zornotza Aretoaren webgunean daude salgai: https://sarrerakzornotzaaretoa.com.

+ Leer más

‘Ombuaren Itzala’ se proyectará en Amorebieta-Etxano el 20 de marzo

13/03/2025

El próximo jueves, 20 de marzo, a las 19:30, el Auditorio de Zelaieta acogerá la proyección de Ombuaren Itzala, un

La coral Alaiak recibe el premio Marixelarre en un emotivo acto en Amorebieta-Etxano

10/03/2025

Amorebieta-Etxano ha rendido homenaje a la coral Alaiak en la cuarta edición del premio Marixelarre, en un acto celebrado el

Sesión especial de cortometrajes dirigidos por mujeres en el Cine Club de Amorebieta

06/03/2025

El próximo martes 11 de marzo a las 19:00h, con motivo de la conmemoración del Día Internacional de la Mujer,

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas