Hitanoa lantzeko berba taldea

•  Euskara zerbitzuak jarri du martxan ekimena eta helburua da inguruko hitanoa lantzea.•  Berba taldean parte hartu ahal izateko beharrezkoa da euskaraz ondo jakitea eta bizkaieraz ondo moldatzea.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko euskara zerbitzuak ekimen berria du eskuartean: hitanoa lantzeko berba taldea sortzea. Ekimena martxan dago inguruko hainbat herritan, eta Udaleko euskara zerbitzuak ere jaso du Amorebieta-Etxanon taldea sortzeko eskaera. Helburua da, otsailetik ekainera bitarteko esperientzia izatea, beti ere, zortzi-hamar laguneko taldeko sortuz gero. 

Aste birik behin, hitzordua

Hitano berba taldea aste birik behin elkartuko da, Amorebieta-Etxano inguruko hitanoa lantzeko. Hala, saioek bi atal izango dituzte: aurreneko ordu erdian, hitanoaren inguruko azalpenak, berezitasunak eta aditz formak landuko dira; eta ondoren, ordubete inguruko berbaldiak egingo dira taldekideekin batera. Udaleko euskara zerbitzuak gogoratu du ez dela Berbalagun talde arrunta izango, eta beraz, ezinbesteko baldintza dela euskaraz ondo jakitea eta bizkaieraz moldatzeko gaitasuna izatea.

Ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek Udaleko euskara zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan, 94 630 00 02 (120 luzapena) telefonoan edo euskara@amorebieta.eus helbidera idatzita.

+ Leer más

Arranca el concurso de relatos ligado al Euskaraldia

17/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha una nueva edición del concurso de relatos breves en euskera, enmarcado dentro

‘Ombuaren Itzala’ se proyectará en Amorebieta-Etxano el 20 de marzo

13/03/2025

El próximo jueves, 20 de marzo, a las 19:30, el Auditorio de Zelaieta acogerá la proyección de Ombuaren Itzala, un

La coral Alaiak recibe el premio Marixelarre en un emotivo acto en Amorebieta-Etxano

10/03/2025

Amorebieta-Etxano ha rendido homenaje a la coral Alaiak en la cuarta edición del premio Marixelarre, en un acto celebrado el

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas