Hitanoa lantzeko bi berba talde antolatuko dira

 • Taldeetako bat, joan den martxotik ekainera bitartean parte hartutako ikasleek osatuko dute; bestea, ikasle berriei zuzendua izango da.  • Saioak azaroan hasiko dira eta izena emateko epea zabalik dago. 

Amorebieta-Etxanoko Udaleko euskara zerbitzuak hitanoa lantzeko bi berba talde antolatu ditu ikasturte honetan. Urte hasieran ekin zion ekimen berri honi Udalak, eta izandako erantzun onari esker, bigarren talde bat sortzea erabaki dute. Hala, aurreneko taldean joan den martxotik ekainera bitartean parte hartuko ikasleak ariko dira; eta bigarren taldea ikasle berriekin osatuko da eta oinarrizko ikastaroa egingo dute. 

Zazpi saio

Euskara Sailak azaldu duenez, ikastaroa azaroan hasiko da eta zazpi saioz osatua egongo da. Saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du eta bertan Bizkaiko hitanoa landuko da. Hala, ikastaroan parte hartu nahi duten zornotzarrek ondo menperatu beharko dute euskara eta bizkaieraz moldatzeko gaitasuna izatea ere garrantzitsua izango da. Izena emateko: euskara@amorebieta.eus edo 946 300 002 (120 edo 121 luzapenak).

+ Leer más

Cierre de la calle San Miguel a la altura de Jauregizahar para garantizar la seguridad vial

14/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, debido al riesgo de hundimiento de la calzada por un problema en la bóveda

Llega la competición de vehículos eléctricos ‘Circuito Urbano Greenpower Bridgestone’ el 23 de marzo

12/03/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano se suma a la lista de localidades vizcaínas participantes en la quinta edición consecutiva del «Circuito

Zelaieta acoge una exposición de modelismo naval radiocontrolado hasta el 28 de marzo

12/03/2025

El modelismo naval llega a Amorebieta-Etxano con la exposición «Irrati Kontroleko Ontzigintzako Modelismoa / Modelismo Naval Radiocontrol», organizada por la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas