I. SDA GOLD CUP, EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA


    Gaur aurkeztu dute Jon Larrea Sda-ko presidenteak eta Andoni Agirrebeitia, Amorebieta-Etxanoko alkateak torneo barri hau.

    “Sociedad Deportiva Amorebietako Zuzendaritza Batzordeko aposturik nagusienen artean, gure herriko emakumezkoen futbola bultzatzea dago”, esan du Jon Larreak.

    Euskal Herriko 160 futbolari inguru batuko ditu emakumezkoen I. SDA Gold Cup-ak

    12 taldek hartuko dute parte maitzaren 1ean, Txolonen, Sociedad Deportiva Amorebietak emakumezkoen futbola eta berdintasuna kirolean bultzatzeko antolatutako txapelketaren lehenengo edizioan

    Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako gaztetxo mailako 12 taldek hartuko dute parte hurrengo astezkenean, maiatzaren 1ean, ospatuko den I. SDA Gold Cup emakumezkoen 7ko futboleko Torneoan. “Ekimen honen bidez, Sociedad Deportiva Amorebietako Zuzendaritza Batzordeak herriko emakumezkoen futbola bultzatzea du helburu, kirolean ere berdintasuna sustatzeaz gain. Torneoa gaur egun dugun emakumezkoen kirol egitura handiago baten lehen urratsa izatea nahi dugu. Beste helburu bat, lehiaketa berri hau ospe handia duen abenduan antolatzen dugun gizonezkoen nazioarteko torneoaren pare jartzea da”, azaldu du Jon Larreak, SDA-ko presidenteak.
    Guztira, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako 160 neska inguru batuko ditu Txolonen jokatuko den txapelketak. 12 taldeak hiru multzotan banatuko dira goizean, 9:30ean hasita, ligaxka formatuan jokatuko den lehenengo faserako. A multzoan, Athletic, Pauldarrak, Tolosa eta Etorkizun egongo dira. B multzoan, Amorebieta, Bizkerre, Lakua eta Añorga. Eta C multzoan, Osasuna, Basauriko Kimuak, Arratia eta Aurrera Vitoria. Zortzi onenek, arratsaldean, 16:00etatik aurrera, ospatuko diren kanporaketetarako sailkapena lortuko dute. Partiduek 25 minutuko iraupena izango dute.
    Egunean zehar hainbat zozketa gauzatuko dira. Sarien artean, Athletic eta Osasunaren kamisetak, Kappa markako arropa, Boroa Jatetxean afari bat eta Amorebieta-Langreo partidurako bi sarrera nabarmentzen dira.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano acoge, este fin de semana, el concurso de “speedcubing” Amore Open

13/02/2025

El concurso de Speedcubing, Amore Open regresa a Amorebieta-Etxano este fin de semana. Este evento está dirigido a personas de

El aparcamiento de Larrea, frente al Barnetegi, permanecerá cerrado el 11 y 12 de febrero

11/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano realizará trabajos de asfaltado en el aparcamiento de Larrea los días 11 y 12 de febrero

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano abre la convocatoria de ayudas por nacimiento y adopción de 2025

10/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha abierto la convocatoria de ayudas ligadas al nacimiento y adopción de niños y niñas, dirigidas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas