‘Ibaiertzeko ipuina’ irakurraldi jarraitua

Abenduaren 1ean Oihane Amantegiren ‘Ibaiertzeko ipuina’ liburuaren irakurraldian
parte hartzeko deialdia

  •   Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu da irakurraldia, eta 75 partehartzaile behar dira liburuaren atal bat irakurtzeko.
  •   Parte hartu nahi dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera idatzi behar dute hilaren 21a baino lehen.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak irakurraldi jarraitua antolatuko du. Abenduaren 1ean Oihane Amantegi zornotzarraren Ibaiertzeko ipuina liburua irakurriko da, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Zelaietako auditoriumean.

Aurtengo irakurraldiak bi ordu eskas irautea aurreikusten da, eta, horretarako, 75 partehartzaile beharko dira liburuaren ataltxo bat irakurtzeko. Ez dago adin mugarik, gaztetxoek zein helduek parte har dezakete.

Izen-ematea azaroaren 21a arte

Parte hartu nahi dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera idatzi beharko dute azaroaren 21a baino lehen. Udaleko Euskara Zerbitzuak iaz antolatu zuen lehen aldiz irakurraldi jarraitua. Orduan Amets Arzallusen Miñan liburua irakurri zen, eta jasotako erantzun beroa ikusi eta gero, aurten ekitaldia berriz antolatzea erabaki dute.

+ Leer más

Aritz Labrador coge el testigo como nuevo director de la tamborrada de las fiestas de Amorebieta-Etxano

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy, en rueda de prensa, el relevo en la dirección de la tamborrada adulta

Amorebieta-Etxano pone en marcha el proyecto «Istorioen txokoa» para acercar la lectura a la calle

06/06/2025

Amorebieta-Etxano continúa apostando por la cultura y la lectura al poner en marcha el proyecto «Istorioen Txokoa, una iniciativa de

Fiestas de San Antonio en Elgezabal, del 6 al 15 de junio

06/06/2025

Tras las recientes celebraciones en los barrios de Saratxu, Bernagoitia y San Isidro, este fin de semana llega el turno

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas