Ibiliaz ezagutu Arratiako txokoak

Aste Santuetako atsedenaldiaren ostean, Arratiako txoko ezkutuak ezagutzeko ibilaldiak datoz berriro ere, 
udaberriko Ibiliaz Ezagutu programaren eskutik

•  Hurrengo ibilaldiak maiatzaren 6an eta 13an izango dira, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Aste Santua igarota daukagun honetan, Amorebieta-Etxanoko Udalak Ibiliaz Ezagutu ekimenaren udaberriko bigarren atalari ekingo dio, Arratiako txoko ezkutuak ezagutzea helburu duena. Arratiako txoko ezkutuak ezagutzea du helburu oraingo edizioak, inoiz ikusi gabeko tokiak erakutsiaz partaideei. Irteera guztiak goizeko 08:00etan abiatuko dira Nafarroa parkinetik. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute ibilbideak azken unean moldatu daitezkeela, hauek egokiagoak edo ederragoak izate aldera. 

Zailtasun ezberdinetako ibilbideak

Apirileko atsedenaldiaren ostean, hurrengo irteera maiatzaren 6an izango da, zailtasun ertaineko 14 kilometro Zeanuri eta Artea artean. Ibilbidean zehar parte-hartzaileek basoak, landak eta ur jauziak zeharkatu eta ikusiko dituzte, guztia, gurutzearen begiradapean. Hala, mendi inguruetako bide ezkutu eta bakartietan barrena emango dute goiza. 

Azken ibilaldian, maiatzaren 13koan, etxera buelta egingo dute  parte-hartzaileek: zailtasun ertain-zaileko 16 kilometro, Igorre eta Amorebieta-Etxano artean. Mendi tontor esanguratsuenak zapaldu  eta gero, Amorebieta-Etxanora buelta egingo dute parte-hartzaileek.

Izenematea, zabalik

Irteera hauetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, Zelaieta Zentroan, horretarako azken eguna irteera bakoitzaren aurreko osteguna izanik. Prezioa 8 euroko da irteera bakoitzeko eta beharrezkoa da Ametx txartela izatea.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano refuerza la seguridad en los pasos de peatones con nueva señalización

11/06/2025

Con el objetivo de mejorar la seguridad de las y los peatones y aumentar la visibilidad en los pasos de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su apuesta por la juventud con ZUOK y nuevas medidas para fomentar el empleo juvenil

11/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sigue avanzando en su apuesta por la juventud a través de ZUOK, un programa participativo que

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano instala nuevas papeleras de reciclaje para impulsar el cuidado del entorno y la separación de residuos

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado un paso adelante en su compromiso con el medioambiente y la sostenibilidad, con la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas