- Aurtengo edizioak Amorebieta-Etxano zein inguruko ondare kulturala eta paisaia naturalak izango ditu oinarri.
- Denboraldi honetan hiru jarduera nagusi izango dira, hala nola ondareari buruzko 2024ko Europako Jardunaldien baitan antotatutako irteera, Amorebieta-Etxanoko ermitetatik egingo diren ibilbilaldiak eta Andres Espinosaren omenezko martxa.
“Ibiliaz ezagutu” mendi ibilaldi programa udazken honetan itzuliko da Amorebieta-Etxano zein inguruko ondare kulturala eta paisaia naturalak ezagutzeko edizio berezi batekin. Denboraldi honetan hiru jarduera nagusi egingo dira, hiruak historia zein ingurumen ikuspegitik.
‘Erret bidera’ irteera, Ondareari buruzko 2024 Europako Jardunaldien baitan
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, urrian lurralde guztian zehar burutzekoak diren Ondareari buruzko 2024ko Europako Jardunaldiaren baitan ( BizkaiKOA (bizkaia.eus) ), ‘Ibiliaz ezagutu’ programak ibilbide berezia antolatu du urriaren 19rako. ‘Erret Bidera’ egingo da irteera; bide hori Erdi Aroan sortutakoa da eta Amorebieta-Etxano eta, orokorrean Ibaizabal bailarako bide eta ibilbide historikoen ondarearekin oso lotua dago. 15 kilometroko ibilbidea izango da eta Urritxe futbol zelaitik abiatuko da 9:30ean eta Larrabetzun izango du amaiera. Bueltatzeko autobus zerbitzua eskaniko da.
Amorebieta-Etxanoko baselizak ezagutuz
Urriaren 26an eta azaroaren 2an, Amorebieta-Etxanoko baselizak eta horien inguruak ezagutzeko ibilbide bana egingo da. Martxa horiek XV. eta XVI. mendeko bazelinez balio arkitektonikoa ezagutzeko ez ezik, herritarren elkarlana ere balioan jartzen dute, asko eta asko auzolanean zaharberritu baitira urteetan zehar. Bi ibilbideak 8:00etan irtengo dira Nafarroako aparkalekutik. Udalak autobus zerbitzuak eskainiko ditu itzulerarako, beharrezkoa den kasuetan.
Udalak autobus zerbitzuak eskainiko ditu itzulerarako, beharrezkoa den kasuetan.
Andres Espinosaren omenezko martxa
Hirugarren ibilaldia azaroaren 3an egingo da, Andres Espinosa euskal mendizale ospetsuaren omenez. Parte hartzaileek bi ibilbide aukeratu ahal izango dituzte: alde batetik, 22,6 km-ko ibilbide luzea, PR Espinosatik. Hau 8:00etan irtengo da Jauregibarria parketik. Bigarren ibilbidea 6 kilometrokoa da eta familian, etxeko txikienekin egoteko modukoa da. Kasu honetan, irteera ordua 10:00etan izango da, Jauregibarria parketik. Bi ibilbide horiek gidari batez lagunduta egingo dira, Espinosaren historia, bizitza eta lorpenak azaltzeko.
Jarduera hauetako edozeinetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar daudalaren webgunean edo Zelaieta Zentroan. Gutxienez bi egun lehenago izena ematea gomendatzen da, plazak mugatuak baitira.