‘Ibiliaz ezagutu’ programak lau etapa antolatu ditu udaberrian, Hego Euskal Herrian barrena

• Edizio berri honetan, partehartzaileek 12-18 kilometro bitarteko lau etapa egingo dituzte; irteerak martxoaren 26an, apirilaren 2an eta 30ean eta maiatzaren 7an izango dira. • ​Joan-etorria egiteko autobus zerbitzua egongo da, eta izena Zelaieta Zentroan eman beharko da, irteera bakoitza baino bi egun lehenago, beranduen jota. 

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura eta Kirol sailak‘Ibiliaz ezagutu’ programaren udaberriko edizioari ekin dio. Euskaraz ibilaldi gidatuak eskaintzen dituen egitasmoaren edizio honek lau ibilbide berri izango ditu, eta beste behin, kirola egin bitartean, natura eta inguruko ondarea ezagutzeko aukera izango da. Oraingoan Hego Euskal Herriko lau probintzietan barrena burutuko dira ibilaldiak,12 eta 18 kilometro bitarteko martxak hain zuzen ere.

Ibilaldiak martxoaren 26an, apirilaren 2an eta 30ean, eta maiatzaren 7an egingo dira. Guztiak goizeko 08:00etan hasiko dira, eta Nafarroa aparkalekua izango duteabiapuntu. Udalak autobus zerbitzua jarriko du etaparen irteerara eta amaierara joan-etorria egiteko.

Kirol sailetik gogorarazi dute, oro har, jarduera fisikoaegitearen onurak handiagoak direla honek sor ditzakeen kalteak baino: «horregatik animatzen ditugu zornotzarrak zailtasun ertaineko irteera hauetan parte hartzera. Garrantzitsua da ariketa egiten duen herritarrak jakitea nola integratu arriskurik gabe jarduera bere eguneroko ohituretan; segurtasuna bermatzeko helburuarekin, beharrezko diren neurriak hartu beharko ditu. Udaletik proposatzen ditugun ibilbide hauek aproposak dira gure ingurunea ezagutzeko eta bide batez, kirola egiteko».

Hego Euskal Herriak eskaintzen duen aniztasunazgozatzeko parada

Lehenengo martxa martxoaren 26an egingo da, Lekeitiotik abiatuta. Aurreneko etapa honek 17 kilometro izango ditu, eta gure probintziako ekialdeko kostaldetik barrena Earaino iritsiko dira partehartzaileak, Kantauri itsasoaren aldartea bertatik bertara nabarituz.

Apirilaren 2an izango den bigarren etapako 12 kilometroek, berriz, barrualdera eramango ditu partehartzaileak, Arabara hain zuzen ere. Nonbait zazpigarren semea izendatu zuten probintzia hau ez da atzean geratzen edertasunari dagokionean. Aldi berean, hurbil eta urrun dugun lurralde honetako mendietan barrena, bertako sekretuak ezagutzeko aukera izango dute partehartzaileek.

Aste Santuko sasoian atseden hartu ostean, apirilaren 30ean izango da hirugarren irteera. Gipuzkoako kostalderagerturatuko dira partehartzaileak, batzuetan adiskide eta besteetan lehiakide den probintziara. Kostaldera hurreratuko dira, eta mendiak eta itsasoaren kresala uztartuko dituzte. Kasu honetan 12 kilometroko ibilbidea izango da, Oriotik Zarautzera.

Azken irteera maiatzaren 7an izango da, Nafarroako basoetara, Urbasa aldera, anaia zaharraren kondaira bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Historiaz betetako lurralde honi ez zaio freskotasuna eta bizia falta; eta are gehiago udaberrian. 12 kilometroko ibilaldi ederra eta gozagarria egingo dute, zinez oparoa den lurraldean.

Izen ematea, Zelaieta Zentroan

Ibilbideren batean parte hartu nahi dutenek Zelaieta Zentroan eman behar dute izena, irteera bakoitza baino bi egun lehenago gutxienez, plaza kopurua mugatua baita. Era berean, Udalak gogorarazi du martxa horietan parte hartzeko beharrezkoa dela Ametx txartela izatea; Zelaieta Zentroan bertan eska daiteke.

+ Leer más

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano recuerda que está prohibido acceder a la zona del hundimiento en la calle San Miguel, por motivos de seguridad

16/04/2025

El pasado 14 de marzo, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano cerraba un tramo de la calle San Miguel a la altura

Abierto el plazo para participar en las Colonias y GaueroUDAN 2025

08/04/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano apuesta por el ocio educativo a través de sus programas de verano: Colonias y GaueroUDAN 2025.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano llevará a cabo trabajos de asfaltado en distintas zonas del municipio la próxima semana

07/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, desde el 7 a 11 de abril, se realizarán trabajos de asfaltado en dos

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas