Idurre Artetxe: “Beldurrez, baina, aldi berean, gogo handiarekin ekiten diogu egunero gure lanari”

Barrualde-Galdakao ESIan, arnas sintomak dituzten eta arreta medikua behar duten pertsonentzako erreferentzia zentroak bederatzi dira. Horietako bat, Laudioko osasun zentroa da. Idurre Artetxe zornotzarra, erizain lanetan ari da bertan.

Bizitzen ari garen egoera honek, fikziozko film bat ematen duela aitortu digu Idurrek. “Une oro prest egon behar dugu datorrenerako. Pandemia honek esku-hutsik harrapatu gaitu eta gutariko askori gure materiala prestatzera derrigortu gaitu: pantailak, maskarillak…”. Osasun zentroak, ospitaleetan eman daitezkeen kolapsoak saihesteko “filtro” moduan jarduten ari direla azaldu digu erizain honek. “Larri dauden gaixoak soilik bidaltzen ditugu ospitalera, betiere dituzten sintomak eta birikietako plakak kontuan hartuta”.

Laudioko zentroan, beste zentro batzuetan bezala, neurri bereziak hartu dituzte gaixo guztien segurtasuna bermatzeko. “Zentroan atzera daitezkeen kontsulta presentzialak atzeratu ditugu eta espazio ezberdinak egokitu ditugu atzeratu ezin diren lanetarako (sintroi kontrolak, injekzioak, sendatze lanak, larrialdiak, etxeetako abisuak…). Arnas sintomak dituzten gaixoentzako, aparteko esparru bat antolatu dugu kontsulta guztiak behar bezala erantzuteko. Gainera, etxez etxeko zerbitzua ematen gabiltza beharrezkoak ditugun EPIekin hornituta dagoen auto batekin.”

Euskadin 400 hildakoen langa gainditu duen izurri honek, baldintza ezberdinetan lan egiten irakatsi diela aitortu digu Idurrek. “Estresa, estutasuna, beldurra eta ezjakintasuna sufritzen ditugu egunero. Hala ere, gogo handiz ekiten diogu momentu oro gure lanari, horretarako bait gaude.”

+ Leer más

Oier Luengo, el zornotzarra que ha ayudado al Real Oviedo a subir a Primera División

02/07/2025

El Real Oviedo celebra su esperado ascenso a la Primera División tras 24 años, y entre sus protagonistas destaca un

ÉXITO DEL CD ZORNOTZA EN EL CAMPEONATO DE BIZKAIA SUB 18 Y SUB 20

30/06/2025

EL CD ZORNOTZA BRILLA EN DURANGO CON SIETE MEDALLAS Y VARIAS MARCAS PERSONALES EN EL CAMPEONATO DE BIZKAIA SUB 18

Aitor Zulaika, nuevo entrenador de los azules

18/06/2025

Aitor Zulaika Aranguren (Azpeitia, 23-03-1978) será el entrenador del primer equipo de la Sociedad Deportiva Amorebieta la próxima temporada 2025-26.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas