Iñaki Irasizabal “Aita gurea” nobela beltza idatzi berri du

-Zein da nobela honen ardatza?
– Hemen emakumezkoa da protagonista. Nagore Agirre, 26 urteko emakumea. Heroinaren menpe izandakoa eta bapatean aita hiltzen zaio eta lantegiaren gerentzia hartu behar du. Droga munduan ibilitakoa zen neska hau eta enpresaren arazo ekonomikoei aurre egiteko poliziaren droga biltegia lapurtzea erabakitzen du.
– Eta sinesgarria da hori?
– Bai noski. Trama sinesgarriak gustatzen zaizkit. Hau posible da. Hemen ez dago ikertzaile pribatutik eta horrelakoak. Delituak kutreak dira, baina horrela sinesgarritasun handiagoa lortzen da.
– Errez irakurtzeko nobela da?
– Bai, 140 orrialdekoa da, oso errez irakurtzen da. Protagonisten arteko dialogoak nagusi dira, deskribapen gutxi daude, ez zait gustatzen txaparik sartzea.
-Fabrika-giroa aukeratu duzu. Zergaitik?
– Lantegi batean gertatzen da bai, eta nahiz eta Euskadin lantegi piloa izan, gutxitan azaldu dira nobeletan, bai ordea itxasoan edota baserrian kokatutakoak. Ni lantegi munduan lan egin dot, orain langabezian egon arren. Eta nik ikusitako gauza batzuk azaltzen dira nobelan.
-Ibili izan zara hitzaldietan zure liburuez mintzatzen?
– Bai, hemen liburutegian irakurleen kluba dugu, euskaltegietan eta eskoletan ere izan naiz. Oso polita da irakurleekin hitz egitea.
– Nola hasi zinen idazten?
“Irakurle amorratu naizenez, ipuinak idazten hasi nintzen. Azkoiti, Ondarru eta Donostiako lehiaketetan sariak atera ondoren, nobelak egiten hasi nintzen. Gero Augustin Zubikarai nobela-saria irabazi nuen 2003. urtean eta harrez gero Elkar argitaletxean nago. Guztira 10 nobela eta ipuin bilduma bat argitaratu ditut urte hauetan. Baina ez du emoten bizitzeko, orain gainera langabezian nago”.
NARRAZIOA
Ezin joan 2003, Hiria
NOBELA
Borrokaren baitan 2002, Hiria
Berebereen alfonbra 2003, Hiria
Burua txoriz beterik 2004, Elkar
Mendaroko txokolatea 2005, Elkar
Gu bezalako heroiak 2009, Elkar
Igelak benetan hiltzen dira 2011, Elkar
Orbe auziaren ingurukoak 2012, Elkar
Bizkartzainaren lehentasunak 2013, Elkar
Odolaren deia 2014, Elkar
Aita gurea 2015, Elkar

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas