Uztailaren hasieran bukatu zaio 9 urtez Asegarce enpresarekin izan duen kontratu profesionala. Ez du berretsi Iñaki lesionatuta dagoelako,pilota jokoa utzi arazi egin dion lesioa, eta bizitza normala egiteko ere arazoak sortzen dizkion lesioa dela eta. 2012.ean lesionatu zen lehen aldiz Tolosan entrenatzen ari zela, bizkarra erabat kargatu egiten zitzaion. Erresonantzia egin eta gero protusio bat aurkitu zuen bizkarrezurrean. Bostpasei hilabete igaro zuen errekuperatzeko baina ez zen ondo geratu eta harrezgero beti izan ditu minak eta ezinegonak.
Azaroaren 21ean Arretxe bikotearekin eta Retegi-Irustaren kontrako partiduan berriro eman zion latigazo bat eta horren ostean ez da sartu berriro frontoira. Mediku ugari bisitatu ostean, ebakuntza bi izan eta gero, Iñaki gaur egun oraindik ez dago ondo eta mina du normalean. Honek edozein pertsona hondoratu dezake, baina Iñaki ez, bera aurrera jarraitzeko asmoa du eta nahiz eta pilota mundua utzi behar, bizitzan arrakasta izango du kemen handia duelako.
Aurpegia argitzen zaio bere debuta gogoratzen duenean. “Zornotzan izan zen, Amorebieta IV pilotalekuan, nire bigarren etxean, auzokideeen aurrean, 2007.eko Karmen egunean, Zornotzako jaietan. Iza-Leiza eta Unanue-Mendizabal. Emozio handia, ametsak beteta,nahiz eta partidua galdu. Baina laster etorriko zen errebantxa. Bigarren partidua Zornotzan ere jokatu nuen, estelarra gainera, Iza-Bengoetxea eta Arretxe-Patxi Ruiz. Eta hau irabazi egin nuen. Ah ze poza!!!
Ordurarte bere idoloak izandakoak berarekin batera aldatzen ziren, bere kontra jokatu, nahi zuena betetzen ari zen Iñaki. Txiki txikitatik erakutsi du bere zaletasuna. Argazki honetanTitin handiarekin agertzen da Iñaki, 1997. urtean.
Sei urte beranduago, 2003.urtean, afizionatuen Baqué txapelketa irabazi zuen eta Hileroren portada izan zen abenduan. Progresio ona zekarren eta profesionaletara ailegatzeko gai zela erakutsi zuen.
Pilota munduak lagun handiak eman dizkio Iñakiri, ez bakarrik bere enpresako pilotariekin, Aspe enpresakoekin ere bai. “Gainera Euskal Herria ondo ezagutu dot, atzerrira joaten gara beste leku batzuk ezagutzera, baina hemen gertu dekozegunak ez doguz askotan ezagutzen.”
Asegarce enpresari eskerrak eman nahi dizkio Iñakik, oso onak izan direlako beti eta Zornotzarekin izan duten konpromesua mantentzen animatzen die, izan ere Asegarce Amorebieta IV frontoian antolatu zuen bere lehen partidua 1992. urteko Karmen egunean. Eta herriko zaletuei eskerrik beroenak eta zintzoenak nirekin beti izan direlako beti kantxan eta kalean”. Agur bat, ez adio!!!