Iraide Legina, 24 urteko gazte zornotzarra, emakume bihurtzeko prozesuan dago. Sexu aldaketa egingo du eta ebakuntza baino lehen hainbat gauza aldatzen joango dira. Duela 6 hilabete hasi zen hormonen tratamentuarekin eta dagoeneko nabariak dira aldaketa batzuk. “Bularrak hasi dira, bizarra ahuldu egin da eta pixkanaka pixkanaka prozesua aurrera doa”.
Berak dioenez hasieran ez da erraza izan ez berarentzat ezta etxekoentzat ere,baina onartu dute bere nahia eta gaur egun guztien laguntasuna du. “ Zaila izan da hasieran. Aitari gehiago kostatu zaio baina etxean saiatzen dira neska moduan tratatzen. Lagunekin primeran moldatu naz, ondo ulertu dute txip-a aldatzea erreza izan ez arren”.
Unibertsitatean zuzenbideko bigarren mailan dago. “Aurten askoz ere zentratuago nago, ez bakarrik nik esaten dudalako, irakasleek horrela esan didate ere. Nire kasua kontatu nuenean izugarrizko liberazioa hartu nuen, “subidón” handia izan nuen eta ikasketak alde batera utzi nituen. Orain askoz ere konzentratua nago”.
Unibertsitatean izena aldatu du dagoeneko matrikulazioan.“Euskadin erakunde publiko guztietan ahal duzu aldatu izena, baina DNI aldatzeko bi urte behar dituzu, hormonatzen hasi eta bi urtera lortzen da karnetan izena aldatzea”.
Sexu aldaketarako Euskadin legea dago indarrean 2012.urtetik. Guztira 5 bat sexu aldaketa egiten dira Euskadin urtero eta aurrekontuen bidez ordaintzen da. Babes hau prozesu osoan ematen da. Psiquiatratik hasi eta ebakuntzararte. “Nik oraindik ez dut burua ebakuntzan, psikiatrak esan didanez nire prozesua erreza da, izan ere, askoz ere errezagoa da kentzea jartzea baino”.
Iraide gauza berdinak egiten jarraitzen du. Ikasi, saskibaloiko partiduak ikusi, futbol taldea entrenatu…”Umea kondo ulertu dute nire nahia. Ondo azaltzen saiatu naiz eta ez da aldaketarik egon. Galdera sailak egin dizkidate, hauen artean ia umeak euki ahal dudan galdetu didate. Fisikoki ezin dot baina ez dut baztertzen etorkizunean umeak adopzioan hartzea”.
Bikote harremanak nola ikusten dituen galdetu diogu. “Ni hasieran kezkatuta nengoen. Emakume bihurtu nahi eta emakumeak gustatzea. Baina azaldu zidatenez, orientazioak eta sexu aldaketak ez dute zerikusirik. Nik gustokoak ditut emakumeak eta bikotea izatekotan andrazkoa izango da”.
Jazkera aldatzen Joan da apurka apurka. “ Nik gustokoa dut baina egia esanda jazkerak ez du asko esaten. Ala ere gainezkoek aldaketa ikusteko komeni dala esan didate eta horrela egiten ari naz. Ilea luzeagoa, fularrak,… Emakumea sentitzen naiz eta nire bizimodu osoan horrela ikustea nahi dot”.