Hilero Zornotzan aldizkariaren edizio berria Amorebieta-Etxanoko postontzietara iristen ari da egunotan. Beste ale bat dakargu, herriko gaurkotasunera eta eguneroko bizitzara gerturatzen gaituzten istorio, protagonista eta gaiez beteta.
Hilabete honetan Aitzol Gundin zornotzar instagramerraren istorioa ezagutuko dugu. Ludopatia gainditu ondoren, bere esperientzia eta mendekotasunetik irteteko egindako bidea partekatuko ditu gurekin.
Artearen mundura ere hurbilduko gara Mª Tere Ugarrizaren eskutik. ‘La pintura es mi sueño desde pequeña’ erakusketa aurkeztu berri du, pinturarekiko duen pasioa eta arteari lotutako ibilbidea erakusten dituen bilduma.
Lehen sektoreak ere tarte berezia du ale honetan. Saioa Mantzizidorrek, Jon Bastantek eta Kepa Agirregoikoak klima-aldaketak sektorearen egunerokoan duen eraginaz hitz egingo digute, baita aurrean dituzten erronkez eta dagoeneko bizitzen ari diren aldaketez ere.
Eta, azkenik, SD Amorebietako eta Zornotza STko lehen taldeetako jokalariak ezagutuko ditugu. Denboraldi berriari aurre egiteko prest dauden taldeetako protagonistak aurkeztuko dizkizuegu.
Aldizkaria bidean da. Begiratu postontzira! 📬
Eta gogoratu gure eduki guztiak Hilero Zornotzan aplikazioan eta sare sozialetan ere jarrai ditzakezula.

