Iraunkor: Elikadura lokala eta jasangarria sustatzen

Eguneroko erosketekin ingurunea zaindu eta ekonomia lokalari bultzada eman diezaiokegu. Bai, posible da, eta Amorebieta-Etxanon bertan. Iraunkor elkartea irabazi-asmorik gabeko egitasmo bat da, tokiko ekoizpena, kontsumo arduratsua eta jasangarritasuna sustatzen dituena.

Helburu nagusia bertoko garapen iraunkorraren bidez ekonomia zirkularra bultzatzea da, paisaia ekosistemikoa zainduz eta komunitatea indartuz. Elkartearen jarduera-ardatz nagusietako bat elikadura jasangarria da, komunitate- lana, energia kontsumo arduratsua eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin batera.

Zergatik Iraunkor?

Gure inguruko ekoizleekin egiten dugulako lan, haien lanari balioa emanez eta kalitatezko produktu freskoak eskainiz. Ez da merkataritza-kate handi bat, baizik eta komunitate baten proiektu txikia, hurbila eta benetakoa.

Agroekologia ardatz hartuta, gehigarririk gabeko eta sasoian sasoiko produktuak eskaintzen ditugulako. Gure gorputza zaintzen dugu eta aldi berean gure lurra ere bai.

Hemen denok erabakitzen dugulako, eta harremanak justuak dira bai ekoizleentzat bai erosleontzat. Ez da soilik erostea; parte hartzea da gakoa.

Zelan funtzionatzen du?

Astean hiru egunetan (larunbat, igande eta astelehenean) eskaintza eguneratzen da eta eskaerak egiteko aukera dago. Eskaera webgunearen bidez (iraunkor.eus) edo WhatsApp bidez (648 64 66 85) egin daiteke.

Produktuen banaketa asteazkenetan (11:00–14:00 eta 16:30–20:00) eta ostegun zein ostiraletan (10:30–13:30) egiten da lokalean.

Eta gainera, bazkide izateak abantaila gehiago ditu…

Iraunkor elkarteko bazkide izateak hainbat abantaila ditu: Kalitatezko produktu agroekologikoak eskuratzeko aukera, %10eko deskontuarekin; ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa duten ekimenetan parte hartzeko aukera ematen du; bertako ekoizleei lagundu eta ekonomia lokala indartzen da; eta, norberaren eta ingurukoen osasuna zaintzen da.

Eguneroko erosketek eragin positiboa izan dezakete. Aldaketa nahi baduzu, hasi zure herritik eta zure ohituretatik.

Iraunkor elkarteko bazkide eginda, elikadura jasangarriago baten eta ingurune osasungarriago baten aldeko pausoa emango duzu.


Informazio gehiago: iraunkor.eus | WhatsApp: 648 64 66 85

+ Irakurri

IBARRA PENTSUAK Ixerren errotutako negozio familiarra

2025/12/03

IBARRA PENTSUAK DENDAKO NIEVES ETA AGURTZANE AMA-ALABAK, BELAUNALDI ARTEKO LEKUKOA NOLAIGARO DEN KONTATU DIGUTE. BASERRIKO BIZIMODUA ETA GANADUAREN INGURUKO JARDUERA

«RODAJE ASKOTAN PARTE HARTZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, HORREK ONA NAIZELA ADIERAZIKO LUKE»

2025/12/03

Sergi Sarmiento Agirregoikoa zinema espezialista Sergi Sarmiento zornotzarra Bartzelonan ari da prestatzen zinema-espezialista izateko. Eszena-borroka, akrobaziak, parkourra eta efektu bereziak

“Sukaldaritza lagun izan dudan hizkuntza da, arrazoia dudanetik”

2025/12/02

Pablo LĂ³pez Zambrano chef de Antxeta by Taberu INGALATERRA, FRANTZIA, JAPONIA EDO BARTZELONAKO SUKALDEETAN BIDAIATZEN ETA TREBATZEN BI HAMARKADA BAINO

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only