Jaietako Nagusien tanborradan izena emateko epea maiatzaren 16an zabalduko da

•  Tanborradako edozein gorputzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da izen ematea. Epea maiatzaren 16tik 27ra egongo da zabalik www.ametx.eus helbidean eta Zelaietan.

Karmen eta Santanatxu Jaietako antolaketa lanekin hasia da Amorebieta-Etxanoko Udala. Hala, uztailaren 24an izango den Nagusien Tanborradarako izen ematea zabalduko du datorren astelehenean, maiatzaren 16an. Udalak gogoratu du, tanborradako edozein gorputzetan parte hartzeko nahitaez eman beharko dela izena aldez aurretik: izan tanbor-jole, tanbor-jole beterano, fusilari, zaldun, sukaldari edo kantinera. Izen-ematea zabalik dago 16 urtetik gorako zornotzar guztientzat; eta 14 urtetik gorakoentzat, antortxeroen kasuan. Izena emateko epea maiatzaren 16tik 27ra egongo da irekita. Bi aukera izango dira: online www.ametx.eus webgunean edo Zelaieta Zentroan.

Entseguak ekainetik aurrera

Tanborradan izena ematen duten zornotzarrek ekainetik aurrera izango dituzte entseguak. Hala, tanbor-jole eta beteranoen entseguak ekainaren 9an, 16an eta 30ean, eta uztailaren 7an 14an eta 21ean izango dira, 19:30etan. Aldiz, fusilatuen entseguak ekainaren 17an eta uztailaren 1ean, 13an eta 20an izango dira, 19:30etan. Antolatzaileek gogorarazi dute derrigorrezkoa izango dela entseguetan parte hartzea; entsegu bitan baino gehiagotan huts egiteak parte ez hartzea ekarriko du, beti ere, gorputzaren arduradunak kontrakoa erabakitzen ez badu. Kasu guztietan tanborradaren komisioari jakinaraziko zaio erabakia.

Hirurogeita hamar urtetik gorako tradizioa

Amorebieta-Etxanoko tanborrada hirurogeita hamar urtetik gorako tradizioa duen ospakizuna da, eta azken 40 urteetan etenik gabe ospatu izan da. Ekimen herrikoia izaki, Udalak beharrezkotzat jotzen du berau zaintzea, urteetan zehar mantendu eta aberastu dadin. Bide horretan, profil eta ezaugarri bereziak eta esklusiboak definituz joan da Amorebieta-Etxanoko tanborrada.Arautegi bat du eta honi esker lortu du izaera bereziari,koloretsuari, parte-hartzaileari eta umoretsuari eustea. Aurrera egin du ahalik eta modu antolatuenan egin izan delako Napoleonen tropek orain bi mende baino gehiago bertan gauzatu zuten desfilearen ospakizuna, jaia bilakatuz eta satira moduan burutuz.

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas