Jan Alai pintxo lehiaketa azaroaren 14tik 16ra ospatuko da 23 establezimenduren parte-hartzearekin


Aurten, pintxoak sormen librakoak izango dira eta, horri esker, ostalaritza-establezimenduek beren sormena eta berrikuntza erakutsiko dituzte pintxo originalekin, herritarren gozamenerako. Udalak antolatutako lehiaketaren helburua da tokiko establezimenduetako kontsumoa sustatzea eta lehiaketaren bitartez 1.000 eurora bitarteko sariak emango zaizkie irabazleei.

Datorren asteburuan, azaroaren 14tik 16ra, Jan Alai pintxo lehiaketaren edizio berria ospatuko da. Oraingo honetan, herriko 23 taberna eta jatetxek hartuko dute parte, sormen libreko pintxoak aurkeztuz. Hori dela eta, establezimendu lehiakideek proposamen berritzaileak sortu ahal izango dituzte, bezeroak harritzeko egokienak iruditzen zaizkien osagaiak erabiliz.

Lehiaketaren eta parte-hartzearen xehetasunak

Jan Alai lehiaketa hiru egunetan zehar ospatuko da: azaroak 14, ostirala, 15 larunbata eta 16 igandea. Parte hartzen duten tabernek ondorengo ordutegietan eskainiko dituzte pintxoak: ostiraletan 19:30etatik 22:00etara, larunbatetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:30etatik 22:00etara, eta igandeetan 12:00etatik 15:00etara. Hala ere, establezimendu bakoitzak ezarritako ordutegitik kanpo ere eskaini ahal izango ditu pintxoak.

Aurten, pintxoak sormen librekoak izango dira eta horri esker tabernek konbinazio eta zapore berriak eskaini ahal izango dituzte.

Sariak eta bozketak

Lehiaketak bi sari garrantzitsu emango ditu:

  • 1.000 euroko saria epaimahai profesional batek aukeratutako pintxo onenari, sormena, zaporea eta aurkezpena bezalako alderdiak baloratuko dituena.
  • 500 euroko saria herritarrek gehien bozkatutako pintxoari. Herritarrek bozka eman dezaten postontzi bat jarriko da establezimendu parte-hartzaile guztietan. Gainera, bozkatzen duten pertsonak 500 euroko zozketan sartuko dira.

Sari banaketa azaroaren 16an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan izango da Zelaieta Zentroan, eta bertan ere zozketa egingo da boto-emaileen artean.

Establezimendu parte-hartzaileak

Aurten, herriko 23 taberna eta jatetxek hartuko dute parte Jan Alai lehiaketan. Ondorengoak dira:

  1. Batzoki
  2. Bar Zelaieta
  3. Oasis Taberna
  4. Ortzimuga Taberna
  5. Bar RĂ­a de Vigo
  6. CafeterĂ­a Venecia
  7. Guria Taberna
  8. Autzagane Jatetxea
  9. Boroa Jatetxea
  10. Goizeder
  11. La Viña
  12. Bar Brasil
  13. Hotel Harrison
  14. Bar Propi
  15. Txiri Txiri Taberna
  16. El Cojo Jatetxea
  17. Leku Berri
  18. Kafe Aspaldiko
  19. La Amistad
  20. Singing Munch
  21. Taberna Lagunak
  22. Far Far
  23. Antxeta by Taberu

Tokiko kontsumoa dinamizatzeko lehiaketa

“Jan Alai lehiaketa aukera bikaina da Amorebieta-Etxanoko ostalaritza sektorea dinamizatzeko, gure taberna eta jatetxeei euren sormena eta talentua erakusteko aukera eskainiz. Horrelako ekimenen bidez, tokiko kontsumoa sustatzea eta gure herritar eta bisitarientzat esperientzia gastronomiko berriak sortzea bilatzen dugu”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only