Zornotzan

Kirolak

‘KARATE-DO’ Kirola baino askoz gehiago

UKABIDEA karate klubari buruzko โ€˜erreportajeโ€™ bat prestatu nahi izan dut. Lehenengo ideia, jakina, kirol emaitzei eta arrakastei buruzkoa izan da. Erraza. Joan den urtean Eskola Kirola+Bizkaiko eta Euskadiko Federakuntzen txapelketetan, maila eta adin guztien artean, 18 urre, 18 zilar eta 33 brontze lortu zuten. Ez dago txarto. Beste ideia bat, gerriko Beltza 1. DANa – UKABIDEAk irakatsiak – lortu duten kirolariak: gure 13 urteko historian, 12 gerriko beltz 1. DAN lortu ditugu. Zenbaki hauekin erreportaje sonatua eta adierazgarria, ezta? Baina hausnarketa egin dut. Pertsona hauei buruz, zenbakiak eta kirol emaitzak bakar-bakarrik adierazi ditzaket? INOLA ERE EZ! Txikitatik ezagutzen ditut eta kirol emaitzak baino askoz gehiago dira. Askotan harro sentiarazten didate. Kirolari hauek 4, 5, 6 urte zeukatela hasi ziren UKABIDEAn, KARATE egiten, eta orain emakume eta gizonak dira. Bai gerriko beltza 1. DANa lortu dutela. Bai txapelketetan domina pilo bat lortu dutela. Baina, dominaz gain, benetako bizitzan, zertan ari dira?

Aiala H.U ADE+Zuzenbidea 2. maila; Aimar M.A Kirolari Profesionala, Ingeniaritza Zibila 4. Maila; Amets D.U Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoa 2.Maila; Dare M.A Ingurumen Ingeniaritza 2. Maila; Eider L.R Erizaintza 2. Maila; Ekaitz D.U Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta

Automatikoa 4.Maila; June Z.A Karate Irakaskuntzan 1.Maila, Kazetaritza+Publizitate eta Harreman Publikoak 3. Maila; Laia M.A Karate Irakaskuntzan 1.Maila, 2. Batxi Teknologikoa; Lexuri A.S Medikuntza 2. Maila; Markel Z.Z Antolakuntza Industriala 1.Maila; Osane C.B Biologia 3. Maila.

Hertzainak musika taldea parafraseatuz: โ€œKarateak ez du emaitza onik ematenโ€. Ziur aski, KARATEa eta UKABIDEA haien bizitzan gurutzatu ez bagina, hauen ikasketen emaitzak antzekoak izango lirateke. Bizitzari aurre egiteko nortasuna ere, antzekoa. Hori bai, KARATEari esker errespetua, diziplina, ahalegina, leialtasuna eta elkartasuna lortu dute. Duda barik. Eta hurrengo ume/kirolari belaunaldiari DO (bidea) irakasten diote.

KARATE/UKABIDEA: Zoriona eta Gaitasuna!!

+ Irakurri

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only