Karmelitak Amorebieta-Etxanok 75 urteko hezkuntza-konpromisoa ospatzen du apirilean zehar egingo den erakusketa oroigarri baten bidez

  • “75 urte pertsonagintzan” lelopean, erakusketak ibilbide bisual, emozional eta pedagogikoa eskaintzen du Karmelitak Amorebieta-Etxanoren 75 urteko historian zehar, Karmelita Misionera Teresiar komunitatearen eskutik egindako hastapenetatik gaur egun arte.
  • Irudi, objektu eta oroitzapenen bidez, ikastetxearen historia osatu duten pertsonak balioan jartzen dira.

Karmelitak Amorebieta-Etxanok 75 urte betetzen ditu, eta ibilbide hori ospatzeko erakusketa berezi bat antolatu du Zelaietan, martxoaren 31tik apirilaren 30era bitartean irekita egongo dena. “75 urte pertsonagintzan” lelopean, erakusketa hau hezkuntza komunitate honetako kide izan diren pertsona guztiei egindako omenaldia da, eta zornotzarren belaunaldien heziketa integralean ikastetxeak izan duen konpromisoaren erakusgarri da.

Erakusketak 1949tik aurrera ikastetxearen historian zehar izandako une esanguratsuen ibilbidea eskaintzen du. Argazkien, objektu historikoen eta dokumentuen bidez ikastetxearen lehen urratsak, Karmelita Misionera Teresiar komunitatearen lana, ikastetxeko logotipoaren eta uniformearen bilakaera eta eraikinaren barne zein kanpo egituraren aldaketak nabarmentzen dira, betiere ikastetxearen hazkuntza eta garaian garaiko beharretarako egokitzapena islatuz.

Pertsonak ere balioan jartzen dira, besteak beste, mojak, ikasleak, irakasleak, ez-irakaskuntzako langileak eta familiak. Guztiek elkarrekin etengabeko hobekuntzaren aldeko hezkuntza-proiektu bat eraiki dute, eta arlo pedagogikoan kalitate-ziurtagiri ugari lortu dituzte.

Horrez gain, ikastetxearen nortasuna definitu duten oinarri pedagogikoak ere azpimarratzen dira. Garapen pertsonala eta balioetan oinarritutako hezkuntza, euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoa, berrikuntza metodologikoa, elkarbizitza, egonaldiak eta aisialdiko jarduerak dira ardatz nagusiak, eta horiekin batera beste hezkuntza komunitate batzuekin sarean lan egiteko gaitasuna ere nabarmentzen da.

Amorebieta-Etxanoko herritarrei erakusketa bisitatzeko gonbita luzatzen zaie, oroitzapenak biziberritu, istorioak ezagutu eta udalerriko parte diren bizipenak elkarbanatzeko aukera izan dezaten, baita Karmelitak Amorebieta-Etxanoren 75 urteak eskertzeko eta ospatzeko ere.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanoko Auzotaxi Zerbitzua 24 orduz eskainiko da urteko 365 egunetan

2025/04/30

Gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran, Amorebieta-Etxanoko Udalak Taxi Zerbitzua arautzen duen Ordenantza eta Auzotaxi Zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketa onartu ditu,

Gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2025/04/28

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du. Helburua da Amorebieta Etxanon alokairuan bakarrik edo erkarbizitza unitatean bizi diren 18

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabileran oinarritutako kontzientziazio-kanpaina abiatu du

2025/04/23

​Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen (MPI), hala nola patinete elektrikoen, erabilerari buruzko kontzientziazio-kanpaina bat jarri du martxan, herritarrei haien zirkulazioari

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only