La Bañera (Etxano)inguruko saneamendua hobetzeko lanak hasi dira

La Bañerako inguruak HUA (Hondakin Uren Araztegia) berria izango du eta inguruko eraikinetako isurketak jasoko ditu kolektore-sare berri bati esker.•  Obra 145.000 euro ingurugatik esleitu da eta Eusko Jaurlaritzak %68ko diru-laguntza emango du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aste honetan bertan hasiko ditu La Bañera inguruko saneamendua egokitzeko proiektuari dagozkion lanak. Helburu nagusia da inguru honetako hondakin-uren tratamendua eguneratzea, urak-arazteko arau-premia berrietara egokitzeko. 145.000 euro inguruko aurrekontua izango du eta hiru hilabete inguruko epean bukatzea aurreikusten da. 

Hondakin-urak tratatzeko instalazio berria

Gaur egun, La Bañera inguruan putzu septiko bat dago, inguruko eraikinen hainbat isurketa tratatzen dituena. Denboraren poderioz, eta San Martin errekaren uraren higaduraren ondorioz, putzuaren zati bat ibilguaren barruan geratu da. Hori dela eta, La Bañera inguruakhondakin-urak arazteko instalazio berria behar du.  

Obrari esker, zonalde honek HUA (Hondakin Uren Araztegia) berri bat izango du. Ibaitik behar bezain urrun egongo da kokatua eta eraikinetako isurketak bilduko ditu kolektore-sare berri baten bitartez. 

Eremuaren eta araztu beharreko uren ezaugarriei dagokienez, Udalak oxidazio osoko arazketa-unitate bat aukeratu du, trinkoa eta lurperatua egongo dena, 100 biztanleko baliokide bat tratatzeko gaitasunarekin. Gainera, arazketa sistemak bi modulu berezi izango ditu, dekantazio-biltegiari eta oxidazio osoko araztegiari dagozkienak. 

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako obra

Obra finantzatzeko, Udalak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren diru-laguntza jasoko du. Diru-laguntza esku-hartzearen zenbatekoaren %68 ingurukoa izango da, EAEko landa eremuak sustatzeko eta garatzeko.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Hallados 24 nuevos cuerpos en el cementerio municipal en la cuarta fase de los trabajos de exhumación

09/05/2025

Amorebieta-Etxano continúa dando pasos firmes en la recuperación de su memoria histórica. En la última fase de las excavaciones realizadas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas