Larrea ikastetxeak jolastoki berria du

 100 m2ko azalerarekin, parke berriak txirristadun dorre bat, zabu bikoitza eta malguki bat ditu, baita haurren segurtasuna bermatzeko zoru berezia ere. Jolas guztiak robinia zurezkoak dira gainera, oso material iraunkor eta hauskaitza.

  Amorebieta-Etxanoko Udalak 40.000 euro bideratu ditu guztira aipatutako lanetara, ikastetxeko zein herriko haurrei jolasgune dibertigarria, segurua eta kalitatezkoa eskaintzeko.


Larrea ikastetxeko haur jolas-guneak itxura berria du, Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan egindako lanak amaitu eta gero. 100 m2-ko azalerarekin, parke berriak txirristadun dorre bat, zabu bikoitz bat eta malguki bat ditu, baita haurren segurtasuna bermatzeko eta erorketen inpaktua minimizatzeko zoru berezi bat ere. Jolas-gune berriak, gainera, robinia-zurezkoak dira, oso material iraunkor eta hauskaitza, modu horretara joko berrien narriadura goiztiarra saihesteko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 40.000 euro bideratu ditu guztira parkearen berritzera, hain zuzen jolas-gune erakargarria, dibertigarria, segurua eta kalitatezkoa eraikitzeko eta, bide batez, haur zornotzarrei aisialdirako eta jolaserako gune eta aukera berriak eskaintzeko.


Udalerriko haur-parkeak hobetuz

Inbertsio horrez gain, azken urtean Amorebieta-Etxanoko Udalak haurrentzako beste hainbat jolas-gune berritu ditu herrian. Aipatzekoak dira, besteak beste, Jauregibarria parkean dagoen jolas-gunearen berritze integrala, Eubako jolas-guneko eta Aramotz kalekoaren zoladura jarraituaren ordezkapena eta Zelaieta parkeko jolas-gunearen estaltzea. Azken honen kasuan, lanak amaitzear dira.

+ Leer más

Basilio Zearreta cumple 100 años

21/03/2025

Hoy, Basilio Zearreta, vecino de Amorebieta-Etxano, celebra su centenario rodeado de su familia. A la celebración también se han sumado

Amorebieta-Etxano se une al Día Internacional de los Bosques con la plantación de 50 robles autóctonos

21/03/2025

Hoy se celebra el Día Internacional de los Bosques y el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se ha sumado a la celebración

El cupón de la ONCE reparte 210.000€ en Amorebieta- Etxano

21/03/2025

Un total de 6 cupones premiados vendidos en la calle San Miguel, 1  La lluvia de premios continúa incesante en

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas