Larrea kiroldegiko igerilekuak itxita egongo dira abuztuan, instalazioan egin behar diren obrak direla eta. Amorebieta-Etxanoko Udalak biltegi bat egokituko du gune horretan, eta lan horiek direla medio, ezingo da irailerarte igeri egiteko instalazioetara sartu; izan ere, igerilekuak uztailaren 29tik abuztuaren 31ra arte itxiko dira (egun biak barne). Bestalde, Larreako kiroldegiak, ohi bezala, geldialdi teknikoa egingo du uztailaren 29tik abuztuaren 15era (egun biak barne), eta abuztuaren bigarren hamabostalditik aurrera igerilekuak ez diren bestelako kirol-instalazioak erabili ahal izango dira.
Ganeko igerilekuak itxita, uztailak 27
Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du, halaber, uztailaren 27rako (osteguna) Zornotzako Gazteakekin elkarlanean antolatutako Azken Froga ekitaldia dela-eta, jaien azken egunean Ganeko igerilekuak itxi egingo direla 15:30ean.