Zornotzan

Herria, Irakaskuntza

Lauaxeta Ikastolan IPAD erabiltzen hasi dira

2013-14 ikasturte honegaz, berrikuntza proiektu batzuei emoten jake hasiera Lauaxeta Ikastolan eta guztietan elementu bat dago amankomunean: iPad-aren erabilera, ikasketa prozesuaren hobekuntza baliabide bezala. Herramenta berri honek, ikasgelaren ohiko paradigma alde batera utziz aldaketa bat suposatzen dau, arbela, pantaila edo arbela digitalari unidirekzionalki begira hari dan ikaslego pasibo baten egoeratik hurrunduz.
Ikastolako zuzendariaren hitzetan: “Tableten erabileraren bitartez, ikasgelaren limitazio fisikoa gainditu nahi dogu, ikaslea, beronen barruan zein kanpoan, askeago eta ikasketa prozesuarenganako inplikatuago sentitzea bultzatuz. Aldi berean, teknologi honek, ikasketa eskeintza birtual eta pertsonalizatuagoen aukera luzatzen deusku”.

Proiekturen lehenengo fase piloto honetan, hiru doguz teknologia hau erabiliko dabenak etapa bakoitzeko bat hain zuzen ere:

• Haur Hezkuntzako “Estimulazio goiztiarra“ proiektuan iPad-ak eskeintzen dauazan aplikazioak eta aukerak bikainak dira gaztetxoenen estimulazio egokia garatzeko, umeentzako tresna guztiz esanguratsua eta erabilterreza izateaz gain.
• Lehen Mailako Hezkuntzako “Science“ proiektuan, iPad-ak Zientzia mundua ingelesez lantzeko eskeintzen dauazan aukerak izugarriak dira, ikaslearentzat guztiz erakargarriak bihurtuz zientziarekin lotutako eduki eta atazak.
• DBHko Komunikazio proiektuan, iPad-a tresna garrantzitsua dogu. Azken finean iPad-a pertsonen arteko komunikazioa eta interkomunikazioa errazteko tresna da jatorrian, beraz gure ikasleen komunikatzeko gaitasuna lantzeko tresna bikaina bihurtzen da. Horrez gain, aukeran dagozan eta Euskaraz, Gaztelaniaz, Ingelesez eta Frantsesez komunikatzeko gaitasuna trebatzeko eta Berrikuntza proiektua garatzeko aplikazioak ere baliabide apartak doguz gure gazteen hizkuntza mailak hobetzeko.

Proiektu berritzaile honeek eta teknologi berritzaileak tarteko direla, Lauaxeta Ikastolak, ikaslego guztiaren beharrizanak atenditzeko joera azpimarratzen dau. Helburua hirukoitza da: ikasle bat ere atzean gelditu ez daiten lan egitea, ikasle bakoitzak ahal daben hoberena lortzea, eta goi gaitasunetako ikaslegoari era eraginkor batetan erantzutea.

Testigantza batzuk:
Miren Munitis (Haur Hezkuntzako irakaslea eta Estimulazio Goiztiarraren proiektuaren koordinatzailea) : “Harrigarria da nola iPad-ak gure proiektua aberastu dauen. Oso baliabide intuitiboa da eta norbanako bakoitzaren estimulazio pertsonalizatua posible egiten dau.”

Jon Agirre (Lehen Hezkuntzako psikopedagogoa): “Ingelesez dagozan zientzia aplikazio guztian kontutan izanda, daukaguzan aukerak izugarriak dira. Ikasleek zientzia ikasten gozatu egingo dabe eta ikasle bakoitzak, bere erritmoa jarraitu daike, behar bezain aldiz ariketa errepikatuz edota aurrera eginez”..

Iban Auzokoa (Komunikazio proiektuaren gidari eta irakaslea): “Ikasleek komunikazioa eta teknologi barrien erabilera gustokoa dabe eta beraz, iPad-a bezalako herramenta bat erabiltzen badogu ikasketaren zerbitzura, askoz ere motibatuago dagoan ikaslegoagaz lanean harituko gara”.

+ Leer más

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas