Munduko Esku Pilota Txapelketan parte hartu du Alziran
Lau modalitate desberdinetan jokatzen da Munduko Txapelketa eta euskal ordezkaritza da lehiaketa guztietan parte hartu duen bakarra, Valentzia, Países Bajos eta Ingalaterrarekin batera.
Aurten, lau modalitate izan dira; nazioartekoa, llargues, one wall eta pilota balentziarra. Euskadiko Selekzioak 3 garaipen lortu ditu guztira.
Lierren esanetan “esperientzia oso polita izan da”. Joko aldetik ez du dominarik lortu, baina oso pozik agertu da. “Giro ederra izan da, mundu zabaleko beste gazteekin batu gara eta pilotak munduan zehar duen garrantziaz konturatu naiz”.
Orain etorkizunari begira Mendoza, Argentinan, 2026an izango da hurrengo Munduko Txapelketa. “Bertan izatea Itzela izango litzateke”. Aurretik Europako Txapelketa izango da Portugalen 2024an.
Lier Arrien Lagun Onak taldeko pilotaria eta entrenatzailea da. Lauaxeta, Andramari eta Karmengo Ama ikastetxeetan entrenamentuak egiten ditu eta guztira 50 bat gazte ditu bere ardurapean. Honez gain Amorebieta IV frontoian Lagun Onak taldeko pilotariak ere entrenatzen ditu.