Maiatzaren 3an, Santikurtz Egunean, balkoietan ikurriña jartzeko eskaera

Bizkargi Gogoratuz elkarteak plazaratu duen idatziak honela dio: “Gerra zibilak eta gerraosteak eragin ikaragarria izan zuten gure jendartean, baina, batez ere, haren zati batean, galtzaileenean. Haiek ezin izan zuten beren historia idatzi, ezta gogoratu ere, eta neurri batean ezin dute gaur egun ere. Oraindik ere, gerran erori ziren gudari eta milizianoen gorpuzkiak, edo gatazka belikorik egon ez zen lekuetan errepresaliatuak izan ziren pertsonenak, lurpetik ateratzen jarraitzen dugu.
Bizkargi Gogoratuz Elkartearen ustez, memoria kolektibo hori guztia berreskuratzea gure herriaren eraikuntzarekin lotutako zeregina da, euskal gizartea bere historiaren gidoilari eta narratzaile nagusia izan dadin lortzeko ahalegina. Era berean, hainbat pertsona eta elkarte memorialistak ildo horretan egin duten lana azpimarratu nahi dugu, «Amnesia kolektibo» hori desagertuz joan dadin.
Gaur egun dugun osasun-larrialdia dela eta, Bizkargiko Eguneko ospakizuna bertan behera geratu da. Hala eta guztiz ere, Bizkargi Gogoratuz Elkarteak udal honi dei egiten diogu egun horretan berriro elkartu gaitezen gure auzokide desagertu eta errepresaliatuak eta Euskal Herri osokoak gogoratzeko.

Helburu horrekin, Bizkargi Gogoratuz Elkarteak zornotzar guztiei eskatzen dizuegu:

• Maiatzaren 3an, Santikurtz Egunean, balkoietan ikurriña jar dezazuen etxeko balkoietan, gure auzokide desagertu eta errepresaliatuak eta Euskal Herri osokoak gogoratzeko.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano celebra la cuarta edición del Euskaraldia con una programacion que aúna música y cultura como protagonistas

09/05/2025

Amorebieta-Etxano acogerá este mes de mayo el Euskaraldia, una cita que busca promover el uso cotidiano del euskera a través

Amorebieta-Etxano acoge la exposición «Say Cheese» y un taller de DJ bajo el marco del programa HARRIAK

08/05/2025

El próximo 8 de mayo se inaugurará en Zelaieta la exposición «Say Cheese», la cual que reunirá las obras de

Abierta la fase de votación del concurso de relatos cortos ligados al Euskaraldia

07/05/2025

El pasado domingo finalizó el plazo para la presentación de relatos breves en euskera, enmarcado dentro de las actividades de

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas