Maria Alarcon zornotzarrak irabazi du jaietako kartel lehiaketa

• 24 urteko bizilagunak aurkeztutako irudia izan da herritarrek gehien bozkatu dutena eta Alarconek 1.000 euroko saria jaso du  

Maria Alarcon 24 urteko zornotzarrak irabazi du Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako uztaileko Karmen eta Santanatxu jaietako kartel lehiaketa. Epaimahaia hiru artistak, diseinatzailek, argazkilarik edo arte, kultura eta komunikazio arloko kideek osatu dute; lehiaketara sei kartel aurkeztu ziren eta epaimahai horrek hiru aukeratu zituen herri-bozketa bat egiteko, online, udal webgunearen bidez eta Zelaieta Zentroan kokatutako hautestontzian. Azkenik, herritarrek Alarconen irudia aukeratu dute jaien egitaraua iragartzeko.

“Urtero irudimenez betetako kartelak jasotzen ditugu. Horietako askok gure udalerriko ikonoak dituzte protagonista. Jakitun gara artelan hauek egiteak dakarren lanaz, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketara aurkeztera animatu diren pertsona guztiei”, azpimarratu du Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkate berriak prentsaurrekoan, artista irabazlearekin batera. Salterainek zornotzarra zoriondu du eta bere “lan bikaina”goraipatu du.

1.000 euroko saria

Kartel irabazlea 2023ko Amorebieta-Etxanoko jaietako irudia izango da. Ez da Alarconek antzeko lehiaketa bat irabazten duen lehen aldia. 2018an, Asturiasko udalerri bateko kartel lehiaketa bat irabazi zuen, baina bere jaioterrian irabazteak “ilusio berezia”egiten diola onartu du. “Oso pozik eta harro sentitzen naiz eta asko eskertzen diet nire kartela bozkatu dutenei”, azaldu du.
Alarconek adierazi duenez, bere irudiarekin jaietako elementu guztiak irudikatu nahi izan ditu: “Nire protagonistak kantinera jantzia darama”.
Baina bixerra du, andra edo gizona? “Pertsona da”, erantzuten du irrifarrez. “Gainera, pentsatu nuen ezinbestekoak zirela buruhandi bat, marmitako kazola bat, danborradako elementuak eta musika-tresna bat. Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalaren eraikina, Patata, zapiko armarria eta Zorhontza agertzen dira kartelean. Xehetasun gisa, puntu batzuekin egin ditut su artifizialak, dronak balira bezala, iaz berritasun gisa eskaini ziren eta”, zehaztu du gazteak. Zornotzarrak gaineratu du 1.000 euroko saria material artistikoak erosteko erabiliko duela, garestiak izaten direlako, eta onartu du “zenbait gutiziatan” ere gastatuko duela.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Hallados 24 nuevos cuerpos en el cementerio municipal en la cuarta fase de los trabajos de exhumación

09/05/2025

Amorebieta-Etxano continúa dando pasos firmes en la recuperación de su memoria histórica. En la última fase de las excavaciones realizadas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas